Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mantsotu, mantso(tu), mantsotzen da/du ad 1 otzandu, bezatu.

Zaldi basatienak mantsotu eta gobernatu nahi bazuten, basa-lizar makila erabiliko zuten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 36. orr.

Nola San Frantziskok Jainkoaren indarrez mantsotu zuen otso izugarri bat. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 982. orr.

Beste norbaitek har dezala ardura eta piztia amorratu hori mantsotzeko lana. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 158. orr.

Sabeleko harra mantsotu nahian [...] garagardo bat eta olibak eskatu zituen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 37. orr.

2 irud/hed

Sasoi honetarako, berorik erreenak mantsotu dira, ekaitzak gutxitu paraje hauetan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 350. orr.

Kaleratu eta zuzenean joan zen Alde Zaharrera sabela mantsotzera. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 227. orr.

· 3 du ad zerbaiten lastertasuna gutxiarazi.

Mantsotu egin zuen autoa. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 320. orr.

Eta Ronek hori esan orduko, trena abiada mantsotzen hasi zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 70. orr.

Oihantxora hurbiltzerakoan, zaldien ibilera mantsotzen hasi zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 229. orr.

Ate nagusiko zubira hurbildu ahala, ibilera mantsotu egin genuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 291. orr.

Mitxelenak bere ibilera bizkorra mantsotu gabe hitz egin zidan: [...]. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 31. orr.

Dummyk urratsa mantsotu zuen; eskua behin eta berriz jaso eta kapela aurrera eta atzera mugitzen zuen buruan. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 108. orr.

Pistola neukan besoa atzerantz eraman eta, abiada mantsotu gabe, matraileko latz bat erantsi nion. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 162. orr.

Itoizko urtegia betetzeko lanen erritmoa mantsotzeaz gain, sismografo gehiago jarriko ditu inguruan lurrikarak neurtzeko. Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Kontrolen ondorioz trafikoa asko mantsotu da bide erabilienetan eta joan-etorri handiko orduetan. Berria - Euskal Herria   2004-05-18

4 irud/hed

Erresistentzia honek normalean ezin du prozesua mantsotzea baino gehiago lortu. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 257. orr.

Miren Azkaratek onartu du plana ezartzeak hainbat zailtasun izan dituela eta horrek mantsotu egin duela euskara Administrazioan sartzea. Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Garai geldietan, dena mantsotu egiten da, eta errazagoa da lehengoari eustea, ohitura hutsez. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiada mantsotu (6); abiada mantsotu zuen (3); abiadura mantsotu (7); asko mantsotu (4); ibilera mantsotu (5); urratsa mantsotu (3); urratsa mantsotu zuen (3)

erritmoa mantsotzeko (3)

ibilera mantsotzen (3); mantsotzen hasi zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus