Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gel (Egungo testuen corpusean 697 agerraldi; orobat jel g.er.) 1 iz gai koloidal erdi likidoa.

Partikulek balen abiadan jo zuten biltegiaren kontra, eta horretarako eraturiko gel berezi batean harrapaturik gelditu ziren. Berria - Gaiak   2006-01-15

Gel horretan hauts partikulak aurkitzea izango da gaurtik aurrera lanik zailena. Berria - Gaiak   2006-01-15

Material hauetan jelen propietateekin batera (elastikotasuna, gardentasuna...) betegarriaren propietate magnetikoak dauzkagu; hau da, ferrojela eremu magnetiko baten eraginpean deformatu egingo da eta deformazio hori modu isilean eta leunean gertatuko da. Berria - Gaiak   2004-09-30

Hiesari aurre egiteko 60 gel mota ari dira aztertzen mundu osoko 14 laborategietan. Berria - Gaiak   2004-03-24

Polimero hori gel fin bat da berez, ornoarteko diskoak gogortzeko erabiltzen denaren parekoa. Berria - Gaiak   2004-10-14

Biluzik nengoen lurrean eta ipurdian gel antzeko zerbait eman zidaten. Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Gel espermizidaz betetako botilatxo pare bat. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 79. orr.

2 gel egoeran dagoen produktu kosmetikoa.

Eskuak eta besoak garbitu ditu usain gozoko gel batez. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 37. orr.

Larruazal sentiberetako laranja-azal itsusiaren kontrako gel mikrozelular bereziak. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 38. orr.

Espainiako poliziek nire gel-kremari [...] barre egin zioten. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 71. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Apaletan paratutako krema, esne hidratagarri, jel-xaboi, ile-egokitzaile, laka, eta apainketarekin zerikusia zuten hainbat artikuluk. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 28. orr.

Kosmetika desohorantearen, dutxako jel-zaletasunaren eta kapitalismo aseptiko eta deRmokratikoaren kontrako kontsigna eder bat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 287. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus