Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gelaratu, gelara(tu), gelaratzen 1 da ad gelara joan.

Arratsean, gelaratu nintzelarik, arrunt eroria nuen bihotza; eta laster eta fite oheratu nintzen.   - 70. orr.

Gutunak idatzi behar nituelako estakuruan gelaratu nintzen.   - 131. orr.

Auguste, Florenti gelaratzen utzi ez, eta Quenu andrearen laudoriotan hasi zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 96. orr.

Eskerrak eman nizkien denei, eta gelaratzeko erran nien, haietariko bati manaturik haatik joan zedila berehala nire medikuaren bila.   - 279. orr.

Harik eta ama, jaikitzeko tenorea genuela eta, gelaratzen zitzaigun arte. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 31. orr.

Pertsianan barrena gelaratzen den argiarengatik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 259. orr.

· Azkenean Maiana trinkili-trankalaka egon-gelaratu zen, biloak barreiatuak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 67. orr.

· 2 du ad gelara eraman.

Clinic hartan, sarrera eta izena emateko lanak burutu ondoren gelaratu zutenean, beste bi neskarekin batera jarri zuten. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus