Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

onddo (orobat onjo g.er. eta ontto g.er.) 1 iz perretxiko mota handia eta mami-lodia (Boletus sp).

Udazkena beroa izan zen, baina lehorra, eta ez zen apenas onddorik sortu. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 99. orr.

Gustura eta lasai joan den hilabetean mendian onddo bila sartu dituzun orduak. Berria - Kirola   2004-10-21

Azken urteetan onddoak udazkenean bezala agertu dira kazetariek, politologoek, ekonomialariek edo soziologoek egin izan dituzten azterketa eta analisiak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 10. orr.

Onddoen pare, Omordiako bide bazterrean, agertzen ari dire hargintza gotor batzu. Herria   2005-10-06

Itsaskiz beteriko hostorea, onttozko moussea eta ez dakit zenbat gauza gehiago atera ziguten. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 86. orr.

Lehengai berriak (alga, onddo eta antzekoez osaturiko jakiak), banatze modu berriak (etxez etxeko dendak, Internet bidezkoak). Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 58. orr.

2 (izenondoekin)

Onddo txiki-txikiek hartzen zuten osorik kanpoaldea, erlaitzetik zabaltzen zen armiarma-sare mehe bat bailiran. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 34. orr.

Onddo ustelen usain berezia iritsi zitzaidan sudur zuloetara. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 102. orr.

Sutara botatzen dute onddo pozoidun jakin bat, suarekin batera aireetara joanik, espiritu gaizto guztiak pozoiz kutsatuta uxa ditzan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 253. orr.

Onddo zurizten haztegi eta armiarma iheskorren gordeleku. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 139. orr.

Ea prest egongo ote den [oilagor] haiek jateko, onddo beltz batzuen konpainiarekin. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 155. orr.

Onddo gorri haluzinagarriaren kontsumoa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 36. orr.

3 irud/hed

Gizakiaren lehenbiziko eztanda nuklearraren lekuko eta sortzaile, Robertek estu aztertu zuen hamaika kilometroko onddo atomikoa. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 17. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Onddo nahaski beroaren arrastoa oraindik ahoan, Damian, aulkia atzerantz botata, zutitu egin da. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 170. orr.

Bai, zinez, larrazken huntan jastatu ahal izan dugun onddo platarik gozagarriena ginuen hor, ahotik ezin utzia! Herria   2003-10-23

Saltsak, saltsa-oinarriak, onddo-hondoak, oreak, horrelako oreak etxean prestatzeko lehengai eta tramankuluak. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 59. orr.

Denda beltz eta gorri ilunen kanpamendu handiak sortu ziren, onddo multzo higuingarriak bezalakoak. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 112. orr.

Jendea arras polliki ihizi eta onddo sasoi huntan oraino Garazin. Herria   2005-10-06

Aurten onddo urte zela ezin uka, halere gure xokoan atxemana izan den hau bezalakoak bakan ditazke. Herria   2003-03-17

Bizarra ondo egindako aurpegi mehea zuen, eta lepo-anoki bikoitz oso luzea eta onddo-itxurako kapela hegal-zabal bat soinean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 190. orr.

ik beherago 7. 18734

Injinerua Mark zen, gizon garai lodia, buru biribilekoa, karrikan zebilelarik kapelu beltz onddo antzeko batez estaltzen zuena. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 221. orr.

· Bitartean urrutian zeruraino hazten zihoan onddo moduko hodei bat, gora eta gora hazten zen, solairu askoko altuerara. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 95. orr.

5 hostorik, sustrairik ez zurtoinik ez duen landare mota apala, klorofilarik gabea baina zelula nukleodunak dituena (Mycota).

Giza gorputza prestatuta dago hainbat mikrobio, birus, bakterio, onddo eta parasitok kalterik egin ez diezaioten. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 119. orr.

Eta onddoak sortuz gero, akabo pintura. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 55. orr.

Eulien bizitza hilabete batzuetakoa izaten da [...] ez baitituzte ondo jasaten tenperatura baxuak eta, gainera, onddo kutsatzaile batek gaixotu egiten baititu. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 183. orr.

Kakalardoak [...] zilatzen du zumarraren enborra, galeria batzu eginez, eta ondotik zilo horietan onddo bat hedatzen da, zumarra ustelaraziz. Herria   2003-12-04

Baliteke tatuajeak egiteko baliatzen den tinta mota baten hainbat sorta onddoekin kutsatuta egotea. Berria - Euskal Herria   2004-09-29

6 onddo-biltzaile onddo bila ibiltzen den pertsona.

Baina Otsabideko mendietan, sasoiz kanpoko onddo biltzaile ugari gurutzatzen zutela ohartzen ziren. Itxaro Borda   «Hiruko» - 31. orr.

Herriko nekazariak, erlezain autonomoak, gozogile artisauak, onddo-biltzaileak, txalupako arrantzaleak. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 32. orr.

7 onddo kapela

Karratutako soinekoaz, betiko bibotearekin, eta bere onddo-kapeluari eskuineko eskuaz helduz. Txillardegi   «Putzu» - 202. orr.

Jantokitik etorrita, onddo-kapela marroiko gizon bat ate birakaritik sartu zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 72. orr.

Onddo-kapela jantzita eta beroki azpian plaka bana duten gizon batzuek ere ez naitek bakean uzten. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 180. orr.

Mary [...] jaiotzaz ez zen hirikoa, ez zen onddo kapelaren itzalpean bizi, zuek eta ni bezala. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 140. orr.

Gorde onddo-kapela beltzak,... /... kapela txukun eta luzeak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belar eta onddo (3); onddo bila (3); onddo kapela (16); onddo kapela marroiko (3); onddo kapelako (5); onddo kapelako gizon (3); onddo kapelaren (4); onddo magiko (3)

onddoak bezala (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus