Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

manu 1 iz agindua.

Eta manu bera eman zieten probintziaren herrietako biztanleei. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 344. orr.

Jujeak manua eman dio Prefetari hiru familia horiek kanporatzeko lehen bai lehen. Herria   2003-07-24

Beste anitz euskaldun bezala, ez zen nehondik ere ados Paristik heldu ziren manu garratzekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 116. orr.

Hiru oren luzeren buruan manua heldu zaigu gure block-etara itzultzeko. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 133. orr.

Baina horra non egun batez, Paristik manua ukanik, poliza etortzen den Itsasura, elizako aberastasun horiek bildu nahiz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 116. orr.

Hortik dator honako manu hauek lege zibilak izatea: gurasoei ez diezu ukatuko legeek definituriko ohorea; ez duzu legeak hiltzea debekatzen duena hilko; [...]. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 195. orr.

Batzarra guk zer eginen dugun beha dago, manu zehatzak ukanak ditut Espainiara pasatzeko mugaren zeharkatzera entseatuko direnen gelditzeko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 63. orr.

Kanpaleku ttipiko goardiek manu garratzak ukan dituzte, eta ez niz ene lagunaren ikustera joaiten ahal. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 91. orr.

2 erretira-manu etxeratze agindua.

Lekuka, erran bezala martxan ezarri ere dute aratsetako erretira-manua,“couvre-feu” delakoa, denentzat edo bakarrik 18 urtez azpikoentzat, nun nola gerta. Herria   2005-11-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde egiteko manua (3); cartierren manua (3); egiteko manua (8); egiteko manua eman (5); egoteko manua (3); erretiratzeko manua (3); gelditzeko manua (4); manua bete (4); manua eman (19); manua eman zuen (4); manua ematen (3); manua izan (5); manua ukan (3)

manuak emaiten (3); manuak eman (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus