Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gelazulo iz adkor maila apaleko gela, erosotasun eta txukuntasunik gabea.

Alkimisten gelazuloak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 79. orr.

Azkenean ostatu hartu zuen oskigile baten gelazuloan. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 81. orr.

Beheko solairuko gelazuloan hartu ninduen, zeina askotariko aparatu desberdin, zoragarri eta ezezagunez mukuru baitzegoen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 82. orr.

Egunean ordu asko pasatzen zituen gelazulo higuingarri batean, hantxe, odol gatzatuz belzturiko pareta artean, zorua likiskeria ustelez blai eginaren gainean, untxi halako arratoien pasealeku sarrian; ordainagiriak eta kontu-liburua bera ere odoleztaturik zeuden. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 245. orr.

Madrilen, gelazuloetan bizi ziren gazte pobre eta gaizki elikatuen garaiera nabarmen apalagoa zen kanpora ematen zuten pisuetan bizi ziren familia dirudunetako mutil aberatsena baino. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 270. orr.

Gelazulo haietako maizterrek esan ziotenez [...]. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 281. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus