Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sagarrondo 1 iz arrosaren familiako zuhaitza, ez oso handia, lore zuri-arrosak dituena eta fruitutzak sagarrak ematen dituena (Malus domestica). ik sagar 13.

Gero, lehen ura zegoen tokietan fruitu arbolak sartu zituzten, lehortutako ubide bakoitzean klase bana, sagarrondoak, madariondoak, mertxikondoak, abrikotondoak, gereziondoak, limoiondoak eta laranjondoak. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 110. orr.

Urte berriarekin batera, artean sagarrondoak hostorik gabe direlarik, mihurak bere aran modukoak ematen ditik. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 208. orr.

Harrak jotako sagar eroriak sagarrondo baten pean, sasitza ugaria eta altzairuzko xaflaz, oholez eta pneumatiko zaharrez hesitutako eremu bat. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 97. orr.

Gazte eta libre nintzenean sagarrondoaren adar azpian, etxe kantaritik hurbil... Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 19. orr.

Igo zen sagarrondoaren adaburura eta han, kukulumuxu, adar artean ondo estalita, zain geratu zen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 158. orr.

Kontzeju aurrean, ateetan udal zigilua -otso bat sagarrondo batetik ale eder bat hartu nahian- zeraman zalgurdia zegoen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 101. orr.

Jauregiaren kanpoko harresian zehar ibili zen inguruka, sagarrondo adiskidea, sagarrondo babeslea zegoen tokiraino iritsi nahian. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 189. orr.

Sagarrondo ugari zituen lur puska baten ondotik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 98. orr.

Sagarrondoak loratzen diren goi ordokia. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 216. orr.

Sagarrondoetako sagarrak eguzki txikiak ziruditen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 103. orr.

Amak munduratu ninduelarik, aitatxi Migel 53 aldiz gozatua zen sagarrondo loratu berriaren itzala. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 49. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizonak orduan, sagarrondo landareak Samarcandatik ekarririk, emakumea bizi zen dorretxearen inguruan sartu zituen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 173. orr.

Sagarrondo baso ttipi baten ondoan. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 162. orr.

Sagarrondo loreen mira zuten erleek abaraska egin omen zuten Adrianaren ahoan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 129. orr.

Sagarrondo adar batetik zintzilik segitzen zuen mutilak, eskuak gorri-gorri eta hankak airoso asko. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 160. orr.

Hango tximinian, sagarrondo egurra errez piztu zuen sua. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 114. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus