Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

geldi 1 izond higidurarik gabea.

Aire geldi astunak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 152. orr.

Ke geldi bat baizik ez baitago, izotz zurixka bat bezalakoa. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 76. orr.

Ur geldiaren usaina dario. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 74. orr.

Ontzia, txori arin baten antzera, ziztu bizian zihoan aurrera ispilu-antzeko ur-azal geldian. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 436. orr.

Apar izoztuzko uhin geldi sakonen gainetik. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 281. orr.

Urumea inguruko ibar geldi leuna ertzetik berrikustera abiatu nintzen. Txillardegi   «Putzu» - 57. orr.

Ez al du arkeologiak pentsamendu geldi baten balioa izango? Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 189. orr.

Dabiltzan hitzetan aditzen du mundua, ez putzuko hitz geldietan ikusten. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 55. orr.

2 astitsua.

Urrats geldi eta berdinak eginez joan zen. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 77. orr.

Zurrunbilo koloretsu geldi batek inguratu nau eta heldu dit. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 50. orr.

Poliziaren azterketa geldi eta hotz hark. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 53. orr.

Gau hartan jakin baitzuen Sarak maitasuna loratze geldia eta betiereko udaberria dela. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 278. orr.

Haren urrats sobera geldia gogaikarria zaizu.   - 302. orr.

Hirugarren bidea, bide geldia, Konstituzioaren 143. artikuluak markatzen du. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 105. orr.

Gantz sortu berriak mila kilima egiten zizkion larruazalean, haren izate osoaren inbasio geldia zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 143. orr.

Trena gero eta geldiago zihoan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 70. orr.

Minutuak ezin geldiago igaro ziren. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 103. orr.

Pauso geldian hurbildu zen lagunarengana. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 105. orr.

Baina isilik egon nahi zuen Adelak, besarkaturik, negar geldian. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 229. orr.

Espaloietan pauso geldi-geldian doazen erretiratu zahartuak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 211. orr.

· 3 (predikatu gisa: ik geldirik.)

Baina Hagrid bere lekuan geldi zegoen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 222. orr.

Zaldiak putinka ari ziren, geldi egon ezinik. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 133. orr.

On Camillo haren zain zegoen, geldi baino geldiago, bataiarri aurrean. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 55. orr.

Neska geldi geratu da, erruki eske. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 49. orr.

Eta hantxe ikusten ninduen geldi, serio eta bakarrik, beragan josiak begiak. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 73. orr.

Inguruan eme bat agertu orduko, berotu egiten zen eta ez zegoen hura geldi edukiko zuenik. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 119. orr.

Hantxe jarraitzen du, geldi, burua eskuetan bermaturik. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 221. orr.

Egunak daramatza lasai eta geldi.   - 31. orr.

Eta ortzean kasik geldi, eguzkia. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 229. orr.

Nik neuk, gabian geldi, halaxe zela nabaritu nuen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 79. orr.

4 (predikatu gisa: poliki)

Hurbildu egin zen, geldi, zakarkeriarik gabe. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 132. orr.

Geldi mugitzen hasi barrutik kanpora eta biribilean. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 50. orr.

Trena oso geldi omen zihoan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 165. orr.

5 (erkaketetan)

Aita ikusi nuen, harria baino geldiago. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 108. orr.

Abas, harria baino geldiago, ez zerurako ez lurrerako geratu zen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 299. orr.

Baina bera haitza baino geldiago egon da. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 319. orr.

Hor sarritan irudituko zaizue haitza baino geldiago dagoela baina... Jokin Urain   «Errotarria» - 194. orr.

Harria bezain geldi, besoak bularrean gurutzatu eta haiek egon behar zuten alderantz jiratu zituen begiak. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 159. orr.

Aldareko santuak baino geldiago. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 100. orr.

Katu batenak bezain desafiagarri eta geldiak ziren bere begiak. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 20. orr.

Hantxe zegoen, eseria, estatua bat bezain geldi, hildako bat bezain isil. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 19. orr.

6 (izen gisa)

Arintasuna darie gorputz horiei, [...], betikotasunaren segurantzak eman dien pozak beterik baleude bezala, denborari bere geldian eusten baitiote eta beren handitasuna erakusten baitute harrokeriaz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 217. orr.

7 (aginte hitz gisa)

-Geldi! -agindu zuen orduan Mateok. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 59. orr.

-Geldi -entzuten da zorrotz Maribelen ahotsa. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 161. orr.

"Geldi, zaldia!", agindu zuen osaba Juanek. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 88. orr.

Geldi! -oihu egin zuen saltzaileak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 48. orr.

-Geldi! -xuxurlatu zion Hermioneri. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 325. orr.

-Charles, geldi, kilikatu egiten nauzu, maitea. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 97. orr.

-Ea, geldi hor, neska txepel hori... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 147. orr.

geldi hor... 9083

-Geldi gizona! 9084

Geldi, geldi!, deabruak eramango ahal zaituzte! 9085

8 geldian adlag geldirik.

Egunak eta egunak geldian iragan zituzten. 25498

Ez da geldian ere marinelentzat sosegurik izango, motorra desmuntatu eta konponduko da. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 311. orr.

Geldian, lurrak leku bakoitzean duen zaporea dasta daiteke, pentze samurren gozotasuna, arantzadien mikatza. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 171. orr.

Gerra ontzia bi astez portuan geldian egotera behartzea. Berria - Mundua   2004-03-24

Pilotariak geldian. Herria   2004-02-26

9 geldi-geldi1

Uzkur-uzkur eginda dago oheko beste muturrean, geldi-geldi.   - 48. orr.

Bizirik daude, geldi-geldi, norbaitek ukitzen dituen arte. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 253. orr.

Geldi-geldi geratu zen Harry, hura nola beheratzen zen ikusten. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 11. orr.

Geldi-geldi egiten zuen lo habian. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 253. orr.

Ontzia orekan lotu zen, geldi-geldi. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 79. orr.

Aitak han jarraitzen zuen, geldi-geldi, hanka-zabal, eskopeta besapean. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 28. orr.

Zenbait barku zain zeuden portuan, geldi-geldi balantzan. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 35. orr.

10 geldi-geldi2 poliki-poliki.

Koloreak nire inguruan geldi-geldi biraka ikusten nituen, goitika egiteko gogoa nuen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 51. orr.

Eguzkia beheraka zihoan geldi-geldi, itsasorantz. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 101. orr.

Hiriko erdialderantz doazela geldi-geldi. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 84. orr.

Geldi-geldi jarraitu nuen, arrazoitzeko ahaleginetan. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 99. orr.

Lainoa atariaren azpitik iragazten zen, geldi-geldi igotzen joanen zen eta dena itoko zuen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 131. orr.

Geldi-geldi itzuli zen autora. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 139. orr.

Euria hasi zuen, geldi-geldi, indartsu. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 124. orr.

Geldi-geldi mugitzen hasi da. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 52. orr.

Aizkorarekin hasi naiz geldi-geldi eta horrela egiten dut beroketa. Berria - Kirola   2004-06-16

-Hau duk motxinberoa! -esan du emakumearen begi aurrean kanpaia geldi-geldi jotzen ari den besteak. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 45. orr.

11 geldi-geldia1 adlag ipar geldi-geldi.

Zenbait minutaz egon zen zutik, besoak dilindan, geldi geldia, begitartea galdurik, zuzulaturik, gertatzen zitzaionaz ezin jabetuz. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 13. orr.

Geldi geldia jarri da eta argazkigailuko leihotik tente potente, ardi xurien erdian, agertu zait. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 141. orr.

Zenbat aldiz egon ote naiz Heletako elizan, Santiagoren harriduri urreztatuari geldi geldia so eta so. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 234. orr.

Eguzkia adoratzen zuen, begiak hetsirik, geldi-geldia, besoak zabalik. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 117. orr.

12 geldi-geldia2 adlag ipar poliki-poliki.

Herio zelaietako tutu luze haietatik beti kea ateratzen ikusi zuen, geldi-geldia... Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 51. orr.

Bai badakigu ezohiko hondamendi baten aintzinean gure nasaitasunaren erakusten, partikulazki telebixtak desmasia, hiltze eta suntsitze irudi harrigarri eta hunkigarriak geldi geldia eskaintzen dauzkigularik. Herria   2005-06-16

Betidanik taldeak bere hautetsien inguruan geldi geldia eramana duen lanaren emaitza. Herria   2001-04-05

13 geldi-geldirik adlag

Goiz batean, eguzkia geldi-geldirik eta ezin gorriago Ararat mendiaren mazelari itsatsia egoten den orduan. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 23. orr.

Geldi-geldirik egoteko, baita Durruti bera kontrakoa esaten agertzen bazen ere. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 58. orr.

Bazekien geldi-geldirik irauten. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 54. orr.

Hark jotzen zuenean bere iturburura iristen zen musika, hegan bezala, eta han geldi-geldirik betiko bihurtzen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 68. orr.

Baten bat oraindik besoa edo hankak mugitzeko gauza bazen ere, gehienak geldi-geldirik zeutzan.   - 142. orr.

Eta gero hilda imajinatzen dut, geldi-geldirik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 153. orr.

Geldi-geldirik, burua eskuen artean, zer zerabilen buruan? Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 372. orr.

14 geldi-nahi adlag

Begia eman zien itsasontziaren tripan eserita, geldi-nahi, buru-makur eta esku lakarrak elkarturik zeuden zamaketariei. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 227. orr.

15 kamera geldian [3 esaldi; 3 liburutan; Egungo testuen corpusean 42 agerraldi] ik geldo 7.

Soineko zuri hegalariz niregana zatoz beso zabalik, kamera geldian. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 43. orr.

Arnasa hartu ere kamera geldian bezala egiten zuen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 198. orr.

Kamera geldiko irudietan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 224. orr.

16 ur geldi (Egungo testuen corpusean 168 agerraldi)

Lakuaren ur geldietan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 597. orr.

Urak dituen edo ez dituen mineralek, uraren sakontasuna txiki ala handiak, ur geldia ala dabilena izateak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 152. orr.

Leku zoragarria, ur geldiak, hondartza zabalak.   - 239. orr.

Bihurgune baten ur geldian errotua dagoen ihi flokari so egon naiz aski luzaz. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 9. orr.

Uhin zirkular mugagabez mugitzen da, ur geldian harri bat botatzen denean gertatzen denaren antzera. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2250. orr.

Metro eskaseko ur gelditan itoa. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 13. orr.

Zirrikitu bat, eraikinaren aurrealdeko teilatutik abiatzen eta horman behera sigi-saga jarraituz urmaeleko ur geldietan galtzen zena. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 35. orr.

Ur geldizko osin batean hantxe itotzeko eroriko banintz bezala. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 308. orr.

Bazen leku hartan kirats gozo melenga bat, lokatzak eta ur geldiak baino areagoko zerbaitek eragindakoa behar zuena. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 142. orr.

Zainetako odola ur geldi bihurtu zaiola ematen du. Berria - Kultura   2006-02-19

· Memoriaren ur geldi baldarreko irudi urrunak joan zitzaizkion pixkanaka aktibatuz. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 104. orr.

· Beheraxago ikusia dut erreka, urte osoan ura dariola, guneka harri lauzak moteldurik urgelditxo bilakatzen delarik xirripa, xoriak mokoa sar dezan egarriz. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

agerian geldi (4); airean geldi (8); artean geldi (5); aurrean geldi (4); baina geldi (11); baina hortan geldi (9); bat bezain geldi (4); bat geldi (5); batean geldi (10); batez geldi (7); batzuk geldi (4); begira geldi (5); behera geldi (6); berean geldi (4); bertan behera geldi (6); bertan geldi (5); beti geldi (4); bezain geldi (18); da geldi (4); dago geldi (4); dena geldi (5); denak geldi (4); edo geldi (4); egon geldi (15); egon zen geldi (4); egunez geldi (4); eguzkia geldi (4); erabat geldi (6); ere geldi (17); esku geldi (5); eta geldi (90); eta geldi egon (5); eta geldi egoteko (4); eta geldi geldi (20); eta geldi geldirik (12); eta geldi geratu (7); eta hortan geldi (4); etxean geldi (4); ez geldi (6); ezin geldi (4); gabe geldi (8); garbi geldi (6)

geldi bat (14); geldi baten (4); geldi dago (16); geldi dagoen (13); geldi egon (69); geldi egon behar (5); geldi egon beharko (4); geldi egon ezin (4); geldi egon ezinik (5); geldi egon nintzen (4); geldi egon zen (6); geldi egon ziren (6); geldi egongo (5); geldi egotea (4); geldi egoteko (17); geldi egoteko agindu (4); geldi egoten (7); geldi esku (5); geldi eta (55); geldi eta isilik (7); geldi eta mutu (4); geldi geldi (188); geldi geldi dago (7); geldi geldi egon (9); geldi geldi eta (8); geldi geldi geratu (42); geldi geldi geratzen (5); geldi geldi zegoen (13); geldi geldia (20); geldi geldirik (104); geldi geldirik egon (5); geldi geldirik geratu (15); geldi geldirik zegoen (10); geldi geratu (115); geldi geratu da (4); geldi geratu nintzen (12); geldi geratu zen (70); geldi geratu ziren (14); geldi geratzen (17); geldi geratzen zen (5); geldi hadi (14); geldi hemen (4); geldi hor (33); geldi lotu (8); geldi zegoela (6); geldi zegoen (31); geldi zeuden (6); hago geldi (4); hain geldi (4); han geldi (10); hantxe geldi (13); harry geldi (6); hor geldi (6); hori geldi (4); hortan geldi (26); hortxe geldi (7); hura geldi (5); isilik eta geldi (5); kanpo geldi (5); naiz geldi (6); ondoan geldi (4); proiektua geldi (4); zaude geldi (5); zegoen geldi (7); zen geldi (14); ziren geldi (4); zutik eta geldi (5)

airean geldia (5); baino geldiago (13); eta geldia (5); geldi geldia (20); geldia eta (4); geldia zen (4); harria baino geldiago (5); ur geldia (5); ur geldiak (5); ur geldietan (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus