Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jornalari iz jornalean dabilen langilea, bereziki lehen sektorean.

Berrehun jornalari inguru aritzen ziren garai batean finka hartan lanean. Jon Maia   «Riomundo» - 68. orr.

Langile, jornalari, familia pobreko izatea nahikoa izan zatekeen atxilotua eta fusilatua izateko. Jon Maia   «Riomundo» - 93. orr.

Esaten zenez, zenbait boladatan, inguruotan gehiago ziren lapurrak jornalariak, erretxin-biltzaileak edo bestelakoak baino. Jon Maia   «Riomundo» - 48. orr.

Gero jornalari hasi zen, herriko lur sailez baliatuta, eta Pedrok, berriz, zerriak zaintzen jarraitu zuen. Jon Maia   «Riomundo» - 56. orr.

Bizitza osoan jornalari, nekazari, abeltzain lan egin zuen jende harentzat forjatze lana, makina lana, labea, burdina goria, pabiloia, fabrikako bizimodua, oro har, jasanezina zen. Jon Maia   «Riomundo» - 126. orr.

Zazpi laguneko jornalari-familia baten ukuiluak estilo hobea din. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus