Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ondoez (orobat ondoeza g.er.) 1 iz ongi ez dagoen pertsonaren egoera; bereziki, osasunaren erorialdi arina. ik ongiez; alditxar; ezinegon.

Urdaila sentitzen ari nintzen, azken bolada hartan sarri bezala: ez zen ondoeza, ezta oinazea ere; sentitu egiten nuen, besterik gabe, nik ere urdaila baitut; sentipen ergela, nolanahi ere. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 12. orr.

Ondoez moduko bat ere eragiten dit hemen eserita geratzeak, ezer egin gabe emanez orduak, edo egunak. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 69. orr.

Gizon etsitua ematen zuen, besteren zoritxar beti berdin eta beti berrituak sortzen zion ondoezaren aurrean sor agertzen ez zekien gizona. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 50. orr.

Ondoeza egin zitzaidan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 203. orr.

-Ondoezak eman dio -saiatu da emaztea egoera zuritzen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 230. orr.

Etxera sartuta ondoezak eman zion, eta oso gutxira hil zen. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 19. orr.

Lepic jauna, eskarmentuzko ehiztaria den arren, irten egin da ondoezak jota. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 20. orr.

Ondoeza izan du eta behaketan daukate. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 59. orr.

Justiziarekiko ondoeza agertzeko Iruzurraren Aurkako Plataformak gaur deitu duen manifestaziora joateko eskatu du Jokin Elarrek. Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Sukarra dugunean bekokian zapi busti bat ipintzeak ondoeza arintzen du. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 180. orr.

Telleriak fusilamendutik salbatu zuenean, halako ondoez bat egin zitzaion gure aitari, izuaren ondorioz edo. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 145. orr.

Hilabeteak igaro zituen horrela, ondoez horren mendeko, lerro bakan batzuekin borrokan, idazteko pasioaren eta aldi berean ezintasunaren morroi. Poliki-poliki ondoez azaldu ezin bat ari zitzaidan sartzen hala ere. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 131. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ondoez arin bat baizik ez... espero diat. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 89. orr.

Ondoez arin bati egotzi zion botaldia, digestio txarren bati. Tentatzailearen aurkako froga luzeetan zaildurik baitzaudete, litekeena da [...] ez nozitzea hortik inolako eragozpenik; baina zuen lagunei ondoeza lekarkieke horrek, ondoez larria... Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 63. orr.

Ondoez lauso bat sentitu nuen, eta zurruntasunari egozten saiatu nintzen, eta ez narkotiko baten eraginari. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 168. orr.

Begiak itxi orduko, ondoez ezagun batek erasan du. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 27. orr.

Ez zekien ezer gaixotasunaren larritasunari buruz, gripe soil bat izan zitekeen, edo bat-bateko ondoeza, emakumeen gauzak, esaterako, Haren nerbioetako ondoeza Cayenneko ameskeria luzeen esnaera besterik ez zen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 251. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esturazko ipuinak, betiere halako ondoez sentipen bat uzten dutenak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 18. orr.

Gaixotasuna baino lehen izaten den ondoez aldia. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 158. orr.

Iazko urriko eta azaroko indarkeria uholdeak auzo baztertuetako ondoez giroa nabarmendu zuela. Berria - Mundua   2006-01-04

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Behin aipatu nion, tamalez, neure urdail-ondoezarena. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 165. orr.

5 ondoezik aldag ik ongiez 2.

Atea hertsarazi dut eta ondoezik nintzela erranarazi. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 280. orr.

Ez nago guztiz osasuntsu, ondoezik nagoela ere esan dezaket. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 83. orr.

Nola itzuli zen hura Bechevera, bizkarrak eroriak eta bizitasunik gabe begietan, ondoezik egon balitz bezala. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 217. orr.

Pitin bat ondoezik sentitu zen hainbeste bonboi irentsita. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 131. orr.

Usaindu eta berehala ondoezik sentitu eta lurrera erori zen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 169. orr.

Gizona ondoezik jarri zen, begiak bere onetik at. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 172. orr.

Sukarra, gorputz osoa ondoezik; hotzeri ederra harrapatua zuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 86. orr.

Janari nazkagarria eman zidatek gaur bazkaltzeko, ondoezik zeukaat oraindik sabela. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 309. orr.

Piztiak ondoezik behar zuen egon, zeren emakumeak, ahaleginean ari izanagatik, ez baitzuen lortu lehoiak ohiko ariketak egiterik. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus