Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

geldiezin 1 izond ezin geldituzkoa.

Seiak gertu ziren paretako pendulu geldiezinean. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 210. orr.

Gezi geldi ezina, aurretik atzera doana ahapaldi soinudun eta hots handikoetan. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 207. orr.

Asperduraren gurpil geldiezinak irentsiko ez bagaitu. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 62. orr.

Oihartzun geldiezinaren burrunba. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 108. orr.

Olatu geldiezin baten gisan. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 20. orr.

Ke-laino itzelak goratzen ziren handik zurrunbilo geldiezinetan. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 216. orr.

Ibilaldi geldiezinean. 9194

Gizon txikia, baina bizia, geldiezina. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 112. orr.

Pertsona geldiezina izaki. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 190. orr.

Aldaketa lasaia baina geldiezina da Ipar Euskal Herrian. Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Lurraren berotze geldiezinaren aurrean. Berria - Gaiak   2004-10-19

Salneurrien igoera geldiezina. Berria - Harian   2005-06-02

Armada frantziarra gainbehera geldiezin batean amildurik dago. Berria - Kultura   2004-05-01

Orainaldi menperaezin eta geldiezin honetan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 409. orr.

· 2 (predikatu gisa)

Gu, geldiezin, lauhazka gindoazen ertzeraino, ihesean joandako etsaien artean, eta orbela balitz bezala eraman genituen aurretik. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 187. orr.

Bizitzaren gauzarik behinenek beren bideari jarraitzen ziotela, geldiezin, gure ahaleginen gainetik. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 122. orr.

Birgharen distira areagotzen hasi eta izpiak aurrera egin zuen, sua bultzatuz eta gaindituz, geldiezin. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 199. orr.

3 geldiezineko izlag

Nolabaiteko geldi ezineko abiadaz eta zurruntasunez. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 250. orr.

Sobiet Batasuneko Armadak, bere geldiezineko ibilaldian berreskuratutako herrietan [...]. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 190. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus