Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

patartsu izond aldapatsua, malkartsua.

Bide xuko, patartsu eta harritsu batean naiz oraindik, eta hatsantzen hasia. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 42. orr.

Errepide hertsi patartsu bat eta jarraian, eskuin, herriko hilerria. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 64. orr.

Berriz haizearen eta euriaren mehatxupean, Maien urratsetarik karrika patartsura atera nintzen.Amodioak holako bide bihurri eta patartsuak hartzen ahal dituela ere, harritua nengoen. mahasti berriak idekiko dituzte horrela gune patartsuetan. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 94. orr.

Ez dute kontutan hartzen eremu horretan badirela pentze eta landa patartsuak, inork uste baino gehiago. Herria   2003-02-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus