Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

manupe 1 adlag manupean, mendean.

Hala segituz gero, errege baten manupe amaituko zutela bazekien-eta. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 76. orr.

2 manupean2 mendean.

Zure egoera kontrolatzen ez duzunez, etorkizun hurbilenak ere ihes egiten dizu barne antolamendutik; bertzeen manupean baitzaude aldi oro. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 13. orr.

Bi urte geroago Heinrich Himmler SS indarren buruzagiak bere manupean hartu zuen erakunde hori. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 9. orr.

Sauronen erresumaren bihotzaren barnean zegoen Sam, bere antzinako boterearen sutegian, Erdialdeko Lurraldeko botereen arteko ahaltsuena, gainerako botere guztiak manupean hartu zituena. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 275. orr.

Eta Mordorren manupean luzaroen egondakoek, morrontza haren menpe denbora gehiena iraundakoek, [...] bat egin zuten azken borroka etsia luzatu nahian. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 281. orr.

3 manupean1 agintearen pean.

Soldadu mordo bat azaldu duk aurretik, mila bat omen, Agirre bertako koronelaren manupean. Txillardegi   «Putzu» - 107. orr.

Gerla piztuz gero, jende gehiago altxarazi behar zuen eta Donibaneko gazteluzainaren manupean jarri, hura baita erregeren ordezkoa Nafarroa Beherean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus