Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maoismo iz Mao-Tze-Dong-en doktrina marxista-leninista; Maoren dotrinan oinarrituriko mugimendu politikoa.

Baina ez da ahaztu behar ETAren formazio ideologikoan Europako pentsamendu joera berriak nagusitu zirela, ateismotik existentzialismora, marxismotik maoismora, antikolonialismotik nihilismora. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 53. orr.

Ezkerreko talde eta joera guztietatik pasatua zen: stalinismoz zipriztindutako marxismo-leninismotik trotskismora eta (berehala) maoismora; anarkosindikalismotik sozialismo kristaura eta askapenaren teologiara; [...]. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 101. orr.

"Maoismo" hitz horrekin, gauza hau dut adierazi nahi soil-soilik: Maok bezala, Mañexek bat egiten zituela bere baitan aberriaren aldeko borroka eta jende xehearen aldekoa. Herria   2001-09-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus