Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gelditasun 1 iz geldirik dagoenaren nolakotasuna.

Baina ez zuen gauzek inora joan aurretiko gelditasuna. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 69. orr.

Inondik itzuli osteko gelditasuna zen, nekearen ondorio. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 69. orr.

Gonbidatuek erloju matxuratuen gelditasunari errepara ez ziezaioten. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 114. orr.

Ez din, irudi hotz baten gisara, amodiotik hain urrun den gelditasuna.   - 479. orr.

Isiltasuna egin zen bat-batean, isiltasuna egin zen gelditasunaren gainean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 85. orr.

Eta zuhaitzen gelditasun berbera zeukaten Faraonek, Avak eta beste zaldiek ere. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 200. orr.

Gorputzak elkarretarik bereizten dira mugimenduaren edo gelditasunaren aldetik. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 149. orr.

Nazioen arteko areriotasun gogorreko eta ekonomiaren gelditasunezko testuinguru horretan gauzatu zen merkantilismoaren doktrina. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 32. orr.

2 astiro gertatzen denaren nolakotasuna.

Patxadaz erantzi zituen arropak, gelditasunean atsegin hartuz. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 75. orr.

Cafik herren egiten zuen eta Mario zuen makulu, eta edonor sumintzeko moduko gelditasunaz egiten zuten aurrera. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 195. orr.

Emakumeak, ordea... aurki igarriko diozue zein geldiro... zer gelditasun kriminalarekin. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 93. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Giza gorputzeko atalek elkarren artean duten mugimendu eta gelditasun erlazioa iraunarazten duen guztia ona da. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 453. orr.

· Ekonomia-gelditasunezko aldi luze baten ondoren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus