Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mapa 1 iz Lurbiraren edo Lurraren zati baten irudikapena, eskala jakin batean egina.

Ezagutzen nuen, bai, 1:500.000 eskalako mapa hura, lupaz begiratuta ere ezer argitzen ez zuena. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 74. orr.

400 orri, 40.000 datu eta 300 taula, grafiko eta mapa. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 126. orr.

Eta hatz punta mapa gainean jarri du Imanolek, Euskal Herria tapatuz. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 412. orr.

Horra zergatik, Giuseppe Mazzinik, 1857an, erakutsi zuelarik bere Europako Nazioen mapa, hamar-hamabi estatu-nazio baizik ez zituen markatzen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 69. orr.

Euskal Herria Europako mapan kokatzearren. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 73. orr.

Afaltzen zuten bitartean eskualdeko mapa bat aztertzen jardun zuten. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 201. orr.

Herrialdeak ergelkeria hutsa dira, ez dira mapetan baizik existitzen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 132. orr.

Mapa tolestatu zuen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 19. orr.

Bi geografi izen heleniko tradizionalei, "Europa" eta "Asia"ri, marinelaren mapatik publizistaren mapa politikora eta soziologoaren kultur habitaten diagramara aldatuz. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 274. orr.

2 (izenondoekin)

Arbeletik zintzilik Europako mapa handi bat zegoen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 106. orr.

Munduko mapa erraldoia babesten zuen beiran bere hazpegien isla aztertu zuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 304. orr.

Amazoniako mapa ezin handiagoa zabaldu zuen Jonathanek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 242. orr.

Marteko mapa interaktiboa eratu du Googlek. Berria - Gaiak   2006-03-15

Pablok uhartearen mapa militarra zabaldu zuen dendan. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 168. orr.

Zabalkunde horixe dago munduko mapa ekonomikoaren berrantolaketa sakonaren jatorrian. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 123. orr.

EEBBetatik bidalitako Mapa Meteorologikoak aurkeztu ziren, Parisen, telegrafoz bidaliak noski. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 447. orr.

3 (hiriena; ik planu)

Ostatuko karrikan bertan liburu-denda bat ikusi eta hiriko mapa on bat erosi nuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 145. orr.

Orain arte izan garen hirietako mapak gorde egin ditut. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 140. orr.

Millek Donostiako mapa aztertu zuen, lekuaren izena aurkitzeko. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 152. orr.

Londresko mapa handi bat zeukaten zabaldurik. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 197. orr.

Pantailan Parisko mapa agerrarazi du Fernandezek. Berria - Gaiak   2006-02-12

Hiri handiko kanposantuetan mapak banatzen dituzte sarreran, hildako ilustreak bisitatu eta libururik ekarri ez dutenak ere esku hutsik ez uzteko. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 56. orr.

· Altxorraren maparik ez nuen, eta ez nekien zein geltoki izango nituen bidean zain Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 59. orr.

4 (bestelakoena)

Landare baten genoma osoaren mapa. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 94. orr.

Mutazio hori ez zen, guztira, drosofilaren mapa genetikoan, kromosoma bateko puntu bat baino. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 57. orr.

Berrogeitik gora gunetako tenperaturaren mapa. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 132. orr.

Matematikaren unibertsoaren mapa egin beharko zuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 70. orr.

Pentsalariek landu dituzten gaien araberako Filosofia Politikoaren mapa bat moldatu du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 218. orr.

Jarduera akademikoan, unibertsitate mailako prestakuntza atalean, titulazio mapa garatu nahi dute, hitzarmen politikarekin jarraituz. Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Bazela garuneko neurona-mailan, entzumenezko espazioaren "mapa" gisako bat, zentzumen bidezko informazioaren puntuz puntuko proiekzio ororen guztiz desberdina. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 57. orr.

5 irud/hed

Ahula baita oroimena, gaitza iraganaren mapa osatzea. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 58. orr.

Gure mapa erotikoarekin bat datorren pertsona baten aurrean. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 265. orr.

Mapa poetikoaren aurkikuntza. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 138. orr.

Euren begiradetan ostentzen den malkoen mapa latza da sakabanaketa. Jokin Urain   «Errotarria» - 147. orr.

Agundezen esanetan, zerbitzuak ematen ari dira, baina baliabideen mapa planifikatu gabe dago oraindik. Berria - Euskal Herria   2004-01-30

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mapa sorta bat atera zuen Jonathanek [...] maletatxo batetik. Ibaien izen kartografikoak leku-izenak dira berez, ibaia pasatzen deneko leku baten izenak, gero ibai osoaren mapa-izen bihurtu direnak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 242. orr.

Gombrichen hitzak erabiliz, analogia ispilu-alderdiari dagokiola esan daiteke, eta errealismoa mapa-alderdiari. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 194. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gauez topografia-mapa bat irakurri baina ilunetarako egokitzapena galdu nahi ez bada, aski da irakurtzeko betaurreko gorriak erabiltzea. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 33. orr.

Ahuñemendi inguruetako erliebe-mapa zabala. Txillardegi   «Labartzari agur» - 216. orr.

Telebistako eguraldi mapak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 32. orr.

Isobara-mapa baten antzera. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 98. orr.

Lege horren bidez Nafarroako udal mapa aldatu nahi dute. Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Nik uste dut horren antza izango lukeela emaitzak, dialekto mapa batena. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 267. orr.

Eskola mapa ez dela zuzena eta zaharkituta dagoela. Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Bere izar-mapa osatu beharra zeukan oraindik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 120. orr.

Geneak atzeman eta kromosoma-mapa batean kokatzeko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 146. orr.

Nola azalduko litzateke balio-mapa batean? Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 48. orr.

· Ia-ia epaiketa militarra egin zidaten itsas mapa sorta baten izen-etiketak nahasteagatik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 146. orr.

8 errepide mapa1

Errepide mapa bat, esaterako, errealitatea adierazten saiatzen den eredu bat da, eredu baliagarria gainera [...] bere helbururako erabilgarria baita, nahiz eta ez dituen jasotzen errealitateari buruzko hainbat eta hainbat datu. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 21. orr.

Binilozko disko zaharrak, merkatuan dagoeneko lehiabide direnak, errepide mapa zaharkituak, noizbaiteko bidai gidak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 82. orr.

Metalezko hautsontzian zanpatu zuen zigarrokina eta zortzi tolesturatan bildu zuen errepide-mapa. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 81. orr.

9 errepide mapa2 irud/hed

Iazko ekainean onartutako Errepide Mapa izeneko bake egitasmoa sustatzeko xedearekin. Berria - Mundua   2004-11-19

Sharonen plana ez da errepide maparen ordezko zerbait. Berria - Mundua   2004-04-14

Gazatik erretiratzea Errepide Maparen zatitzat jotzen zutenek ulertu behar dute beren asmo onak gauza bat direla eta beste bat Sharonen asmo onak. Berria - Mundua   2004-09-16

Abertzaleek euren errepide mapa beharko dutela esan du Elorrietak. Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Errepide mapa politikoa egitea ez dagokio Zapaterori, Euskal Herriko indar politiko eta sozialei baizik. Berria - Harian   2006-04-02

Errepide-mapa taxutu behar dugu, horrek epe jakin batean Garoñako zentral nuklearraren itxialdira eraman gaitzan. Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Errepide Mapan zehazturiko urratsak ez dira egin, edota eginikoek ez dute inora eraman. Berria - Harian   2005-11-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus