Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

patetiko 1 izond zirrara edo sentimen sakona, mingarria askotan, eragiten duena. (gauzez)

Egunero deitzen jarraitu zuen luzaroan, eta mezu patetikoak uzten zizkidan, besterik ezean hitz bat behintzat idazteko eskatuz, halako batean deitzeari utzi zion arte. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 102. orr.

Eztabaidatu, ekin, errezatu, gaitzetsi, hitz patetikoak esan zituen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 101. orr.

Hiri guztiak direla patetikoak zentzuren batean, kontuan izanik funtzionarioek, poliziek eta mota guztietako loteria-saltzaileek bertan topo egiten dutela. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 28. orr.

Ikuskizun patetikoa, negar zotinka hasi zen "aukera bat gehiago, aukera bat gehiago". Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 96. orr.

Hor atzemanen nituen noski, beren hobietatik jaikitako hil bizidunak, oro koipe eta lizun, biharamunean itzultzeko prest mostradorearen karantza patetikoa areagotzera. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 212. orr.

Errepideko taberna batean ospatutakoa bezain ezkontza patetiko batean Berria - Kultura   2004-09-22

2 (gauza abstraktuez)

Honaino heldu da gure bizimodu patetikoa. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 63. orr.

Estiloaren banitate hori beste banitate patetikoago batez puzten da: perfekzioarenaz. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 29. orr.

Gertaldi patetikoak ere maiz samar agertzen dira. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 18. orr.

Ez dago maitasuna baino gauza patetikoagorik. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 11. orr.

Patetikoa da egoera. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 148. orr.

Gerrara joan eta garagardo bat hartzeko kantinan ordaindu beharra patetiko samarra zen, baina halaxe izaten zen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 123. orr.

Non daude Danelen festa distiratsu haiek, non dantzarien poztasuna, non Adak patetikotzat zeukan farfaila hura guztia, non Ada bera... Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 47. orr.

«Negargarria, lotsagarria eta patetikoa» da Bizkaiko Administrazioa «baserritarrak isilarazten saiatzea». Berria - Ekonomia   2006-02-25

Suizidio iragarria, planifikatua, homeopatikoa eta patetikoa zen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 10. orr.

3 (pertsonez)

Groggy egon arren, epaileak kontaketa bukatu aurretik altxatzeko ahalegina egiten duten boxeolari patetiko horiek bezala. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 392. orr.

Bat-batean ohartu nintzen zein gizon patetiko eta bakartua bihurturik nintzen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 74. orr.

1966tik 1990era arte estatuaren erietxe psikiatriko batean lan egin nuenean, dozenaka ikusi nituen halako gaixo lobotomizatu patetikoak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 78. orr.

Esan zidan badela errimel bat malkoekin zabaltzen ez dena, baina ez zuela erabili nahi izan, agurrean niretzat ahalik eta patetikoen gertatzeko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 254. orr.

Patetikoak dira beren jantzi estuetan sarturik, aireak kalte egiten diela dirudiela. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 100. orr.

Alboko estatuen ponperia imitatzen saiatzen garelarik, patetikoak gara. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 118. orr.

Ez hadi patetikoa izan, Pote. Iban Zaldua   «Itzalak» - 40. orr.

4 (adizlagun gisa)

-Anbulantziari deitu, kabroiak! -erregutu du patetiko samar. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lotsagarria eta patetikoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus