Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

imam (orobat iman, imman eta immam) 1 iz musulmanen erlijioan mezkitako otoitzaldiaren zuzendaria.

Mezkitetako imamek ez dute sinesleen herra hazi behar. Berria - Mundua   2006-03-04

Sarkozy barne-minixtroak otoiztu ditu musulman erlisioneko imam predikari bero batzu, beira diten otoi prediku sutsu eta herratsuetarik. Herria   2003-04-03

Eta, azkena, imana, hildakoa hilerrira eramatera. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 103. orr.

2 musulmanen komunitate bat gidatzen duena.

Xiitek ohoratzen duten Ali imamaren mausoleoaren inguruetan guduka gogorrak gertatu ziren. Berria - Mundua   2004-08-11

1920ko urteetan izandako elkarrizketa batek Sana-ko Yahya iman zaidiaren eta britainiar mandatariaren artean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 258. orr.

Moktada al Sadr iman gaztearen aldekoek. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 127. orr.

Muktada al Sadr imman xiitaren gerrillarriek sei polizia irakiar bahitu zituztela. Berria - Mundua   2004-08-05

Muktada al-Sadr immamaren Mehdiko Armadako gerrillariek. Berria - Mundua   2004-08-06

Abu Omar imama bahitzeaz daude akusatuta agente sekretuak. Berria - Mundua   2006-04-13

Abu Hamza imama estraditatzeko epaiketa hasi da. Berria - Mundua   2004-05-29

Autobus batek minutu gutxitan eraman baikaitu hiriko auzo aberats eta modernoenera, etortzeko dagoen hamabigarren iman-aren izena daukan Valiasr barrutira. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 98. orr.

"Eta zenbat gerra-ontzi erasoezin ditugu kristau zerri horien bihotzak erdibitzeko?" galdetu zion Itsas Armada Beti Garaileko Imamari. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 256. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus