birformulatzailea

esplikatiboa

alegia

beste era batera esanda

beste hitz batzuetan

beste hitz batzuetan esanda

beste hitz batzuekin (esanda)

beste hitzetan (esanda)

beste hitzez (esanda)

beste modu batera esanda

bestela esanda

erran nahi baita

erran nahi da

esan nahi baita

esan nahi da

hau da

hots

zehaztailea

hain zuzen

hurrenez hurren

zehatz-mehatz

zehatzago esanda

zehatz esanda

zehatz esateko

zehatzago esan

zehatzago esatearren

zehatzago esateko

zehazkiago esan

zehazkiago esanda

zehazkiago esateko

zehazkiago

laburbiltzailea

azken batean

azken baten

azken batez

azken buruan

azken finean

hitz batean

hitz batez

hitz bitan esateko

hitz gutxitan

labur esanda

labur esateko

laburbilduz

laburbilduta

urruntzailea

dena dela

dena den

edonola ere

edozein kasutan

edozein kasutan ere

edozein modutan

edozein modutan dela

edozein modutan ere

edozein moduz

edozein moduz ere

hala ere

halaz ere

halarik ere

hala izanda ere

hala izanik ere

hala eta guztiz ere

hala eta guzti ere

halaz guztiz ere

nolanahi den

nolanahi den dela

nolanahi den ere

nolanahi ere

nolanahi dela ere

nolanahi izanda ere

nolanahi izanik ere

zuzentzailea

are hobeki

are hobeto

barkatu

barka

bestela esanda

(edo) hobeto

(edo) hobeki

egia esanda

hobeto esanda

zer diot?

MÂȘ Jesus Aranzabe, Jose Mari Arriola
HITZ BITAN ESATEKO
 

1. aurkibidera joan Saila > azpisaila

birformulatzailea > laburbiltzailea

2. aurkibidera joan Balio oinarrizkoa

Laburbiltzea, diskurtso-markatzailearen ataleko informazioa nabarmenduz: diskurtso-markatzaile honek aurreko atalean (birformulakizunean) eman diren azalpenak kontuan hartzen ditu, eta aurreko atal horretan esandakoaren ildoari jarraituz, bideratzen ditu bigarren zatian egin daitezkeen inferentziak. Oro har, bigarren zatian edo atal birformulatzailean laburpen gisa aurkezten duen informazioa nabarmenduz.

(2.1)

Azkueren hiztegia osatzen eta zuzentzen ziharduen aspaldi luzean, euskararen fonetika historikoaz egina zuen bere doktoretza tesi bikaina, aditua zen onomastikan, Euskal Herri osoko hainbat izkribu zahar argitaratuak eta aztertuak zituen, Erronkari eta Zaraitzuko euskalkiak bertatik bertara bilduak eta landuak zituen, eta gainerakoez ere -Bizkaikoaz eta Gipuzkoakoaz, gehienbat- bazuen ezagutza zabala, euskararen eta Euskal Herriaren bilakaera ikertuak zituen, euskarak beste hizkuntza batzuekin izan ditzakeen ahaidetasunak aztertuak zituen, euskal literatura gertutik ezagutzen zuen, mundu zabaleko hizkuntzalaritzan egindako aurrerapenen berri bazuen, eta berak ere bere ekarriak eginak zituen... Hitz bitan esateko, premia ordu hartan behar zen laguna suertatu zen Euskal Herrian. Halaxe ikusi zuen Euskaltzaindiak, eta haren gain utzi zuen erantzukizuna. 1968ko urrian aurkeztu eta eztabaidatu zen Mitxelenak osatutako txostena Arantzazuko santutegian (in Euskera 13 (1968), 137-265). [EPD lib..; 3-Euskara batua, Koldo Zuazo (Elkar, 2005) Orr.: 158]

Birformulakizuna

Azkueren hiztegia osatzen eta zuzentzen ziharduen aspaldi luzean, euskararen fonetika historikoaz egina zuen bere doktoretza tesi bikaina, aditua zen onomastikan, Euskal Herri osoko hainbat izkribu zahar argitaratuak eta aztertuak zituen, Erronkari eta Zaraitzuko euskalkiak bertatik bertara bilduak eta landuak zituen, eta gainerakoez ere -Bizkaikoaz eta Gipuzkoakoaz, gehienbat- bazuen ezagutza zabala, euskararen eta Euskal Herriaren bilakaera ikertuak zituen, euskarak beste hizkuntza batzuekin izan ditzakeen ahaidetasunak aztertuak zituen, euskal literatura gertutik ezagutzen zuen, mundu zabaleko hizkuntzalaritzan egindako aurrerapenen berri bazuen, eta berak ere bere ekarriak eginak zituen...

Azalpena: atal birformulatzailea

Hitz bitan esateko, premia ordu hartan behar zen laguna suertatu zen Euskal Herrian.

Honako adibide hauetan ere, ikus daiteke bigarren zatian edo atal birformulatzailean laburpen gisa aurkezten den informazioa nabarmentzen dela:

(2.2)

Famatuen egin duen lana, dudarik gabe, bere tesian aurkeztu zuena da; deribatu partzialetako kurtso guztietan aurki dezakegun Cauchy-Kovalevskaiaren teorema, alegia. Cauchyk ekuazio arruntetan egindakoa hedatu zuen Sofiak, eta hitz bitan esateko hau da: deribatu partzialetako ekuazioetan datuak puntu baten inguruan analitikoak (hots, berredura-serietan garagarriak) badira, emaitza ere halakoxea da. Xehetasun gehiago nahi duen irakurleak deribatu partzialetako ekuazioen edozein liburutan aurkituko du. [ZTC; Sofia Kovalevskaia (1850-1891), Duoandikoetxea Zuazo, Xabier Elhuyar Fundazioa, 1991 (aldizkari artikulua) ]

(2.3)

Andregaiaren ama aldetiko osabak eginkizun hauek ditu: hark organizatzen du eta burutzen du andregaiaren abdukzioa ezkontzaren aurretiko gisa; hark berreskuratzen du iloba dibortzio kasuan, eta senarraren kontra babesten du; hark behartzen du koinatua harekin ezkontzera senarraren heriotza kasuan; senarrarekin solidarioki, hark mendekatzen du iloba bortxatua, e.a. Hitz bitan esateko, hura da, senarrarekin eta bere ilobarekin batera, eta beharrean senarraren kontra, bere ilobaren babeslea. [PKC; Antropologia estrukturala, Claude Lévi-Strauss / Patxi Apalategi (1996) Orr.: 151]

3. aurkibidera joan Balioak eta erabilerak

Hona hemen hitz bitan birformulatzaileak birformulazio-prozesuetan betetzen dituen funtzio nagusiak:

a. Ondorioa bideratzea: lehen formulazioaren ondorioa bideratzen du modu sintetikoan, berrazterketa edo berrausnartze-prozesu baten ondoren:

(3.1)

Soinean mezu iraingarriak era-matea debekatzen duen legeak eragotzi egiten dio Coheni bere argudio politikoak adieraztea, baina bere aurkari politikoei ere debekatu egiten die beren erropa marradunetan "pikutara Karl Marx! " mezua eramatea. Hitz bitan esateko, Auzitegi Gorenak Coheni eman zion arrazoia, erabilitako bitartekoa, eta baita estilo erretorikoa ere, mezuaren zati zirela esanez. [Zuzen TA.; Ronald Dworkin-en The Forum of Principle, J.R. Bengoetxea (Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2000 ) ]

(3.2)

Gure ustez, zilegiak dira baina kontratuak diren neurrian. Edonork, nahi duenarekin bere gogoko paktuak edo kontratuak egin ahal ditu, printzipioz. Lehenago eragin juridiko eta pertsonalari buruz esandakoak garrantzi handia dauka korapilo hau argitzeko. Hitz bitan esateko, lege honetako hitzarmenak arauak dira bere eremuko langile eta enpresari (ar) entzat. [Zuzen TA.; Lan Zuzenbidearen iturriak, K. Gorostiaga (Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2000 )]

4. aurkibidera joan Balio diskurtsiboa: enuntziazioa

Laburbiltzea bideratzeko zeregin horretan esatariak aurretik esandakotik interpretatzen du zer den laburbiltzea merezi duena.

5. aurkibidera joan Balio diskurtsiboa: informazioa

Oro har, esan daiteke aurretik esan direnak laburbiltzen dituen atala bideratzen duela.

6. aurkibidera joan Balio diskurtsiboa: argumentazioa

Aurretik esandakoaren argumentazio-ildoari jarraituz, esan daiteke diskurtso-markatzaile honek ondorioak edo sintesi-lanetik zer den funtsezkoa inferitzeko lana bideratzen duela. Nolabait, diskurtso-markatzailea agertzen den atalak argumentu garrantzitsuena jasoko du.

7. aurkibidera joan Forma eta jatorria

Diskurtso-markatzaile hau hiru hitzez osatuta dago: “hitz” izena, “bi” determinatzailea kasu inesiboan eta “esan” aditza forma ez-jokatuan.

8. aurkibidera joan Aldaerak

Ez du aldaerarik.

9. aurkibidera joan Baliokideak

HITZ GUTXITAN, LABURBILDUZ

10. aurkibidera joan Euskal gramatikak

Ez da agertzen euskal gramatiketan.

11. aurkibidera joan Euskal hiztegiak

[Orotariko Euskal Hiztegia]

BI HITZ, HITZ BI. Dos palabras, unas pocas palabras (en ocasiones con un significado de reconvención). Zuri bi hitz erraitea. Volt 189. Hitz birekin, ta bat esan bage ere. Mb IArg I 187. Itz bitara biurtu nai det au. AA II 216. Ona emen, itz bitan, munduaren egitea. Lard 2. Berheala nahi liozkela bi hitz erran. Laph 242. Jaun orrekin bi itz egin biar nituke. Sor Bar 58. Huna bi hitzez zer igaran zen. Const 34. Bi hitzez erhautsi zituen Tertulianek [heretikoak]. Zerb IxtS 99. Aren izaera etzan bi itzetan esatekoa. JAIraz Bizia 69 (7 itz bi). Bi hitz, bukatzeko, hizkerari buruz. MIH 360.

12. aurkibidera joan Posizioa

Agerpen-kopurua hain txikia izanik, esan dezakeguna da, oro har, hasieran agertzen dela.

13. aurkibidera joan Puntuazioa

Oro har, esan daiteke puntuazio-markekin agertzen denean diskurtso-markatzaile dela.

14. aurkibidera joan Sintaxia

Agerpen-kopurua hain txikia izanik, ez dugu sintaxiari buruzko informazio esanguratsurik.

15. aurkibidera joan Maiztasuna

hitz bitan esateko 

  agerpenak maiztasuna
(100.000ko)

A1. ZIO corpusa

0

0.00

A2. EHUko eskuliburu itzuliak

0

0.00

A3a. Zuzenbidea / lege-testuak

0

0.00

A3b. Zuzenbidea / akademikoak

2

0.08

A4. Pentsamenduaren Klasikoak

2

0.01

B1a. EPD liburuak

2

0.01

B1b. EPD prentsa

0

0.00

B2. ZT Corpusa

1

0.01

C1. ETBko dokumentalak

0

0.00

C2. Goenkale corpusa

0

0.00

denera

7

0.01

16. aurkibidera joan a. Testu Mota
b. Erregistroa (lagunartekoa, zaindua...)
c. Idatzia/ahozkoa

a. Prosako testuetan.

b. Bereziki, erregistro zainduan.

c. Idatzian.

17. aurkibidera joan Erdal baliokideak

[DICCIONARIO DE PARTICULAS (En papel); LUIS SANTOS RIO, LUSO-ESPAÑOLA DE EDICIONES, 2003; ISBN 9788493359928]

En dos palabras (pocas) palabras: «Loc. adv. M. realizativa reformulativa. Diciéndolo

sin rodeos. (En dos palabras, que nos quiere robar y que, encima, les quedemos agradecidos)».

18. aurkibidera joan Ez da diskurtso-markatzaile...

(18.1)

Filosofian funtsean berdina izango da Kanten kritika Ilustrazioari, dogmatismoa baita, hau da, arrazionalismoaren - "arrazoimen hutsaren" - kritika falta, hark ere egozten diona). Garaiko eztabaida literario nagusian - eredu klasizistarena - Gottscheden eta "suitzarren" artean (Bodmer eta Breitinger), Lessingek hartu duen posizioa konplexuegia da hitz bitan esateko. [PKC; Idazti hautatuak- Lessing, Gotthold Ephraim Lessing / Pello Zabaleta (2002) ; Orr.: 20 ]