birformulatzailea

esplikatiboa

alegia

beste era batera esanda

beste hitz batzuetan

beste hitz batzuetan esanda

beste hitz batzuekin (esanda)

beste hitzetan (esanda)

beste hitzez (esanda)

beste modu batera esanda

bestela esanda

erran nahi baita

erran nahi da

esan nahi baita

esan nahi da

hau da

hots

zehaztailea

hain zuzen

hurrenez hurren

zehatz-mehatz

zehatzago esanda

zehatz esanda

zehatz esateko

zehatzago esan

zehatzago esatearren

zehatzago esateko

zehazkiago esan

zehazkiago esanda

zehazkiago esateko

zehazkiago

laburbiltzailea

azken batean

azken baten

azken batez

azken buruan

azken finean

hitz batean

hitz batez

hitz bitan esateko

hitz gutxitan

labur esanda

labur esateko

laburbilduz

laburbilduta

urruntzailea

dena dela

dena den

edonola ere

edozein kasutan

edozein kasutan ere

edozein modutan

edozein modutan dela

edozein modutan ere

edozein moduz

edozein moduz ere

hala ere

halaz ere

halarik ere

hala izanda ere

hala izanik ere

hala eta guztiz ere

hala eta guzti ere

halaz guztiz ere

nolanahi den

nolanahi den dela

nolanahi den ere

nolanahi ere

nolanahi dela ere

nolanahi izanda ere

nolanahi izanik ere

zuzentzailea

are hobeki

are hobeto

barkatu

barka

bestela esanda

(edo) hobeto

(edo) hobeki

egia esanda

hobeto esanda

zer diot?

Maribi Unamuno Garate
HALARIK ERE
 

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > urruntzailea

2. Balioa

(2.1)

Kontra badira mementuan... -Ez niz ez alde, ez kontra. Bainan ez dut maite, halarik ere, urtsoak hiltzea. Ez dut izigarri maite jatea. Gero, maite banu, beharbada... ihizia ere maite nuke. -Bainan ez zira, halarik ere, kontra diren amorratu horietarik? [Ez da musik, Menane Oxandabaratz (Elkar, 2006) Orr.: 32]

(2.2)

Sabelez bazen ere, nonahi lurreratuko zen. Eta, mendiak bederen zehartuz, jaurti egin zuen bere zirrita argi emaile bakarra. Zirritak su hartu zuen, zirurika egin zuen, ordoki bat argitu eta itzali egin zen: itsasoa zen. Tarrapatan gogoetatu zen: "Galdua. Berrogei graduko zuzenketa, eta halarik ere aldendu egin naiz. [Gaueko hegaldia, Antoine Saint- Exupery / Koldo Izagirre (Igela, 2008) Orr.: 77]

(2.3)

[...] ere, pena pixka bat sentitu zuen neskak -Gerardoren eguzkia gelara sartu arren, betilun baino betilunago jarraitzen zuen Nataliak behinik behin-, balizko eszena bat irudikatu zuelako, beharbada: begi bat ez, biak galdu zituen Gerardok, Nataliari zin amodiozko amodioagatik, baina, halarik ere, hitz ezin xamurragoak eskaintzen zizkion: "Jende doilor honek errotik kendu dizkit begiak, bai, Natalia, baina begiak galtzea irabazte hutsa gertatu zait, aurrerantzean zure begiekin ikusiko baitut". [Bestea da mundua, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2008) Orr.: 375]

(2.4)

-- Eta hartako ditun hemen gaindi pasatu... - Nahi zutenan mendi gain tontor batean zutik ezarri. Santarriko mendia hautatu dine. Orduan, gauza horren egiteko hautatuak izan diren mutilek kurutzea bizkarrean hartu dine eta joan ditun. Hiru zitunan zeren eta, halarik ere, ez zutenan huts egin nahi beren kolpea. [Jin bezala, Mixel Thikoipe (Maiatz, 2009) Orr.: 107]

(2.5)

Egonkortasuna, egokigarritasuna eta sormena bata bestearen atzetik datoz, eta bata besteari gainjartzen zaizkio. Izaki bizi batek bere egonkortasuna sakrifika dezake egokigarritasun bat eskuratzearren, eta izaki kultu batek bere egokigarritasuna sormen bat bereganatzearren. Halarik ere, funtzio nagusi orok ere baditu bere zerbitzura funtzio espezifikoago batzuk (kosta egiten da azpifuntzio edo maila apalagoko funtzio deitzea halakoei). [Formen matxinada, Jorge Wagensberg / Juan Garzia (EHU, 2007) Orr.: 200]

(2.6)

Gure amodioa hastapenetik kondenatua zeukan eta, halarik ere, berriz maitatuko hinduket, ene indar guziez, beti izan haizelako ene biziaren arrazoi bakarra. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004) Orr.: 16]

3. Balio oinarrizkoa

Ikus HALA ERE