birformulatzailea

esplikatiboa

alegia

beste era batera esanda

beste hitz batzuetan

beste hitz batzuetan esanda

beste hitz batzuekin (esanda)

beste hitzetan (esanda)

beste hitzez (esanda)

beste modu batera esanda

bestela esanda

erran nahi baita

erran nahi da

esan nahi baita

esan nahi da

hau da

hots

zehaztailea

hain zuzen

hurrenez hurren

zehatz-mehatz

zehatzago esanda

zehatz esanda

zehatz esateko

zehatzago esan

zehatzago esatearren

zehatzago esateko

zehazkiago esan

zehazkiago esanda

zehazkiago esateko

zehazkiago

laburbiltzailea

azken batean

azken baten

azken batez

azken buruan

azken finean

hitz batean

hitz batez

hitz bitan esateko

hitz gutxitan

labur esanda

labur esateko

laburbilduz

laburbilduta

urruntzailea

dena dela

dena den

edonola ere

edozein kasutan

edozein kasutan ere

edozein modutan

edozein modutan dela

edozein modutan ere

edozein moduz

edozein moduz ere

hala ere

halaz ere

halarik ere

hala izanda ere

hala izanik ere

hala eta guztiz ere

hala eta guzti ere

halaz guztiz ere

nolanahi den

nolanahi den dela

nolanahi den ere

nolanahi ere

nolanahi dela ere

nolanahi izanda ere

nolanahi izanik ere

zuzentzailea

are hobeki

are hobeto

barkatu

barka

bestela esanda

(edo) hobeto

(edo) hobeki

egia esanda

hobeto esanda

zer diot?

Maribi Unamuno Garate
NOLANAHI DEN
 

1. aurkibidera joan Saila > azpisaila

birformulatzailea > urruntzailea

2. aurkibidera joan Balio oinarrizkoa

Birformulazioan bi atal bereizten dira. Lehenengo atalari birformulakizun deritzo, eta bigarrenari atal birformulatzaile; Nolanahi den birformulatzaile urruntzailea bigarren atalean agertzen da eta birformulazio eragiketari bidea zabaltzen dio.

Birformulazio urruntzaile honetan atal birformulatzaileak batzuetan birformulakizunaren edukia zalantzan jarri gabe, haren balioari ez dio kasurik egiten, indiferente zaio; beste batzuetan, birformulakizunean adierazitakotik ondoriozta daitezkeen inferentziei garrantzia kentzen die; kasu batean zein bestean, ideia garrantzitsua atal birformulatzailean adierazten da.

Autoreak beste artikulu batean azalduko duena aurreratzen du (Beste artikulu batean frogatuko dut ezen, prozesu termikoekin lan egiten denean, nahikoa dela probabilitate estatistikoa deritzona erabiltzea; eta horrela eginez, Boltzmannen printzipioaren aplikazioa oraindik ere oztopatzen duen zailtasun logiko bat eliminatzea espero dut.) eta, ondoren, atal birformulatzailean birformulakizuneko ideia alde batera utzita, artikulu honetan zer azalduko duen adierazten du (Nolanahi den, hemen formulazio orokorra eta kasu oso berezietako aplikazioa baino ez ditut azalduko.) aurrekoa baztertu eta harira itzuliko balitz bezala.

(2.1)

Beste artikulu batean frogatuko dut ezen, prozesu termikoekin lan egiten denean, nahikoa dela probabilitate estatistikoa deritzona erabiltzea; eta horrela eginez, Boltzmannen printzipioaren aplikazioa oraindik ere oztopatzen duen zailtasun logiko bat eliminatzea espero dut. Nolanahi den, hemen formulazio orokorra eta kasu oso berezietako aplikazioa baino ez ditut azalduko. [Annus Mirabilis, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2009) Orr.: 22]

Birformulakizuna

Beste artikulu batean frogatuko dut ezen, prozesu termikoekin lan egiten denean, nahikoa dela probabilitate estatistikoa deritzona erabiltzea; eta horrela eginez, Boltzmannen printzipioaren aplikazioa oraindik ere oztopatzen duen zailtasun logiko bat eliminatzea espero dut

Azalpena: atal birformulatzailea

Nolanahi den, hemen formulazio orokorra eta kasu oso berezietako aplikazioa baino ez ditut azalduko.

3. aurkibidera joan Balioak eta erabilerak

a) Atal birformulatzailea birformulakizunean adierazitakoarekiko indiferente da eta berak adierazten duenak du garrantzia

Birformulakizuneko ideia atal birformulatzailearekin bat datorrena izan (5.1), zein harekin bat ez datorrena izan (5.6), bigarren ataleko ideiarentzat indiferente da, ez du honengan eraginik, atal birformulatzaileko hiztunak ez du bere egiten; hango datuak gorabehera, atal birformulatzailean esaten dena doa aurrera.

(5.1) Birformulakizunak aurreproiektuaren beharrezko osagaiak zerrendatzen ditu; (Aurreproiektu horrekin bat hauek joanen dira: legeak agintzen dituen oroit-idazkiak, azterketak, txostenak eta dokumentazioa, hauek barne direla: foru legea promulgatzeko premiari edo komenigarritasunari buruzko txostena, legean ezartzen diren neurriek gizon eta emakumeen arteko berdintasunean izanen duten eraginari buruzko txostena eta sortuko duen kostuaren gaineko kalkulua.),informazio hori harira dator baina horiei kasurik egin gabe, atal birformulatzaileak idazkaritza tekniko nagusiaren garrantzia nabarmentzen du (2. Nolanahi den, departamentu eskuduneko idazkaritza tekniko nagusiak iritzia eman beharko du aurreproiektuaz.)

(3.1)

Aurreproiektu horrekin bat hauek joanen dira: legeak agintzen dituen oroit-idazkiak, azterketak, txostenak eta dokumentazioa, hauek barne direla: foru legea promulgatzeko premiari edo komenigarritasunari buruzko txostena, legean ezartzen diren neurriek gizon eta emakumeen arteko berdintasunean izanen duten eraginari buruzko txostena eta sortuko duen kostuaren gaineko kalkulua. 2. Nolanahi den, departamentu eskuduneko idazkaritza tekniko nagusiak iritzia eman beharko du aurreproiektuaz. [Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea, (Nafarroako Parlamentua, 2004)]

(5.2)-n ekintza-segida osatzen da, film batean bezala, birformulakizunean hasi eta atal birformulatzailean jarraitu, hala ere, hiztunak atal birformulatzaileko ideia hartzen du aipagarrientzat eta horrexen ganean proiektatzen du fokuaren argia.

Hiztunak birformulakizunean eskaintzen duen irudia indiferente zaio atal birformulatzaileari; (ongi gogoan nituen bi gorila horiek: altuak eta iharrak baino iharragoak, batera eta bestera begiratzen zuten norbaiten bila. Nire bila zebiltzan ateratzen ari zen jende artean, beren musu berdaxka haiekin. Orduan, bada, gizon-ehizan suertatu nintzen, haiek harrapatu egin nahi ninduten eta aferak ez zuen itxura onik, ez dakit ohartzen zareten), bigarren ataleko ekintza egiten du bere hiztunak, hortxe kokatzen du ekintza garrantzitsua (. Nolanahi den, ospa! Ziztuan atera nintzen telefono bat zegoela oroitzen nintzen kalezulo batera, eta azkeneko txanponekin bi dei egin nituen)

(3.2)

Tinok xaxatuak ezbairik gabe, ez baitzuen jasaten nire ihesa, ongi gogoan nituen bi gorila horiek: altuak eta iharrak baino iharragoak, batera eta bestera begiratzen zuten norbaiten bila. Nire bila zebiltzan ateratzen ari zen jende artean, beren musu berdaxka haiekin. Orduan, bada, gizon-ehizan suertatu nintzen, haiek harrapatu egin nahi ninduten eta aferak ez zuen itxura onik, ez dakit ohartzen zareten. Nolanahi den, ospa! Ziztuan atera nintzen telefono bat zegoela oroitzen nintzen kalezulo batera, eta azkeneko txanponekin bi dei egin nituen. Lehenbiziko telefono-deia daniarrari. Zera jakiteko: noiz abiatu behar genuen sidekarrean bidaia eder hura egiteko Danimarka aldera, gero daniar bihurtzeko. Eta ixo, eta kitto betikoz iskanbila haiek. [Paradisuko Almanaka, Gianni Celati / Fernando Rey (Igela, 2005) Orr.: 206]

(5.3) Birformulakizunak atal birformulatzailearen aitzinsolasa dirudi (Uste okerra da beharbada, baina bere bila ibili gabe, esperientziak nire baitan arian sortua dela esan behar dut.) atal birformulatzaileko ideia bitxia, ez arrunta, iritzi orokorraren kontrakoa edo errazki onargarria ez dena justifikatzeko aitzinsolasa. Hala ere, birformulakizunean esandakoak ez du garrantziarik, ideia erabatekoa atal birformulatzailean dago (Nolanahi den, kemena nahi dut, nire ustez, doktrinarioen talde hau, jende guztiak barre eta iseka iruzurtiak egin badizkio ere, XIX. mendean kontinenteko politikan baliotsuena izan dela aldarrikatzeko.)

(3.3)

Uste okerra da beharbada, baina bere bila ibili gabe, esperientziak nire baitan arian sortua dela esan behar dut. Nolanahi den, kemena nahi dut, nire ustez, doktrinarioen talde hau, jende guztiak barre eta iseka iruzurtiak egin badizkio ere, XIX. mendean kontinenteko politikan baliotsuena izan dela aldarrikatzeko. [Masen Errebolta, J. Ortega y Gasset / Juan Antonio Letamendia (1994) Orr.: 36]

(5.4) Birformulakizunean aipatzen dira autoaren datuak; hiztunak ez du bere egiten hango informazioa, kalkulua, hurbilpena baino ez da, ez da garrantzitsua (Zalantzarik ez, hura zen autoa, baina pixka bat aldatua; ziur aski modelo berriago baten publizitatea izango zen.) eta atal birformulatzailean aipatzen da autoa, haren iragarkiko bideoa, haren marka, horixe da garrantzia duena hiztunarentzat, aurrekoa indiferente zaio (Nolanahi den, ezin nahas nintekeen: mundu zoragarri batean garaile izateko behar den autoa eta irudi bortitzez betetako bideokoa, biak ala biak, Montero Sport ziren.)

(3.4)

Zalantzarik ez, hura zen autoa, baina pixka bat aldatua; ziur aski modelo berriago baten publizitatea izango zen. Nolanahi den, ezin nahas nintekeen: mundu zoragarri batean garaile izateko behar den autoa eta irudi bortitzez betetako bideokoa, biak ala biak, Montero Sport ziren. Oso garestia zela aipatua zidan lankideak, eta hori egiaztatu nuen webeko prezioetan. Ez zen edonork eros zezakeen autoa, ez behintzat ni bezalako kazetari hasiberri mileurista batek. [Zureak egin du, Iñaki Friera (Susa, 2009) Orr.: 23]

(5.5) Birformulakizunean adierazten dena ez dator bat atal birformulatzailean adierazten denarekin (Ez zen horrenbesterako, zeren, hiritarren mespretxuak gorabehera, nire kolegio hura, Donostiako La Salle, toki ona izan baitzen niretzat; baina egiaren kutsua ere izan zuen erantzunak) eta atal birformulatzailean hiztunak, hain zuzen ere, lehenengo ataleko ideiaren kontrakoa adierazten du, hauxe egiten du bere, eta hauxe du baliozkotzat (Nolanahi den, kolegioan pasatutako denborak aldatu egin zuen nire lekuari buruzko begirada, eta aurrerantzean zorrotzago aztertu nuen, haur garaietako txintxotasunik gabe. Tarteka, arbuiatu ere egiten nuen

(3.5)

Ez zen horrenbesterako, zeren, hiritarren mespretxuak gorabehera, nire kolegio hura, Donostiako La Salle, toki ona izan baitzen niretzat; baina egiaren kutsua ere izan zuen erantzunak. Nolanahi den, kolegioan pasatutako denborak aldatu egin zuen nire lekuari buruzko begirada, eta aurrerantzean zorrotzago aztertu nuen, haur garaietako txintxotasunik gabe. Tarteka, arbuiatu ere egiten nuen. Behin batez, Asteasuko festetan sokamuturra ikusteko zorte txarra izan nuelarik, hartu koadernoa eta idatzi nuen: "Sokamuturra izan da herrian. [Lekuak, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2005) Orr.: 18 (8-12)]

(5.6) Birformulakizunean adierazten dena halaxe da (Beraz, ondorio honetara iristen gara: erradiazioaren energia-dentsitatea eta uhin-luzera zenbat eta handiagoak izan, hainbat eta arrazoizkoagoak dira erabiltzen ari garen oinarri teorikoak;), ez da hori hiztunak nabarmendu nahi duena; atal birformulatzailean aipatzen diren kasuak hartzen ditu aintzakotzat, horiexek nabarmentzen ditu (nolanahi den, oinarri horiek erabateko porrota dute uhin-luzera laburren eta energia-dentsitate txikien kasuan). Kasu honetan lehenengo ataleko eta bigarreneko ideien kontrasteaz baliatzen da garrantzitsutzat duen atal birformulatzaileko adierazpenaren balioa bistaratzeko.

(3.6)

Horixe da, zehazki, Planck jaunak aurkituriko balioa, eta aldi berean, balio hori bat dator bestelako metodoen bitartez lorturiko balioekin. Beraz, ondorio honetara iristen gara: erradiazioaren energia-dentsitatea eta uhin-luzera zenbat eta handiagoak izan, hainbat eta arrazoizkoagoak dira erabiltzen ari garen oinarri teorikoak; nolanahi den, oinarri horiek erabateko porrota dute uhin-luzera laburren eta energia-dentsitate txikien kasuan. [Annus Mirabilis, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2009)]

b) Atal birformulatzaileak birformulakizunetik inferi daitekeenari balioa kentzen dio eta berak adierazten du ideia garrantzitsua.

Mezuaren ideia garrantzitsuena atal birformulatzaileak adierazten du eta hiztunak birformulakizunean azaldutakotik inferi daitekeenari balioa kentzen dio, zalantzan jartzen du edo ez du bere egiten

(5.7) Birformulakizunean adierazten dena egia orokorki onartua da, argi dago dio, adierazpide kategorikoa ere badarabil inolako zeregin independenterik ez dutenak (Fisikaren eraikin kontzeptualean argi dago, orobat, solido zurruna eta erlojua ez direla elementu laburtezinak, egitura konposatuak baizik, fisika modernoan inolako zeregin independenterik ez dutenak ) inferi daiteke, orduan, horrelaxe dela, ez dagoela eztabaidarik, baina hiztunak ez du bere egiten birformulakizuneko ideia eta atal birformulatzailean kontrakoaz konbentziturik nago adierazten du (Nolanahi den, konbentziturik nago ezen, gaur egungo fisika teorikoaren garapena kontuan edukita, kontzeptu horiek kontzeptu independentetzat har daitezkeela oraingoz.)

(3.7)

Fisikaren eraikin kontzeptualean argi dago, orobat, solido zurruna eta erlojua ez direla elementu laburtezinak, egitura konposatuak baizik, fisika modernoan inolako zeregin independenterik ez dutenak. Nolanahi den, konbentziturik nago ezen, gaur egungo fisika teorikoaren garapena kontuan edukita, kontzeptu horiek kontzeptu independentetzat har daitezkeela oraingoz. [Annus Mirabilis, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2009) Orr.: 107]

(5.8) Piagetek bere burua epistemologotzat hartzen zuen eta ideia hori onartzen da birformilakizunean (Ez da harritzekoa, beraz, Piagetek berak bere burua epistemologotzat edukitzea psikologotzat baino gehiago. Hori ez da ahaztu behar Piaget garapenaren psikologorik bikainena dela esaten denean) inferi daiteke, hortaz, Piaget epistemologoa zela, baina ez da hori hiztunak bere egiten duen ideia eta atal birformulatzailean Piaget psikologotzat izateko argudio eztabaidezina aurkezten du, hain zuzen ere, Piageten psikologia arloko lanak aipatzen ditu bere ideiaren alde. (Nolanahi den, haren lan gehienak psikologiaren arlokoak dira, eta garapenaren psikologiaren arlokoak batik bat. )

(3.8)

Adimena nola sortzen den - -horixe da liburu honen gaia- - eta nola hartzen dituen hurrenez hurren forma eta tankera desberdinak, izakiari ingurunera gero eta hobekiago egokitzeko aukera emanez: horra hor Piaget doktoreak askatu nahi zuen korapiloa. Ez da harritzekoa, beraz, Piagetek berak bere burua epistemologotzat edukitzea psikologotzat baino gehiago. Hori ez da ahaztu behar Piaget garapenaren psikologorik bikainena dela esaten denean. Nolanahi den, haren lan gehienak psikologiaren arlokoak dira, eta garapenaren psikologiaren arlokoak batik bat. [Adimenaren sorrera haurrarengan, Jean Piaget / Elisabete Etxeberria (1997) Orr.: 11]

4. aurkibidera joan Balio diskurtsiboa: enuntziazioa

Hiztunak markatzailearen ondoren esandakoari ematen dio balio handiagoa, bigarren ataleko enuntziatua egiten du bere.

5. aurkibidera joan Balio diskurtsiboa: informazioa

Informazioaren aldetik, birformulakizuneko ideia indiferente zaio eta ideia garrantzitsua atal birformulatzailean adierazten da.

6. aurkibidera joan Balio diskurtsiboa: argumentazioa

Birformulakizunean azaltzen diren argudioei atal birformulatzaileko argudioak gailentzen zaizkio eta hauexek aurkezten ditu hiztunak argudio baliagarritzat.

7. aurkibidera joan Baliokideak

BADARIK ERE,

DENA DELA,

EDONOLA ERE

EDOZEIN KASUTAN, EDOZEIN KASUTAN ERE

EDOZEIN MODUTAN ERE

EDOZEIN MODUZ

EDOZEINETARA ERE,

EDOZELAN BERE

GUZTIAREKIN ERE

HALA ERE, HALARIK ERE, HALA ETA GUZTIZ ERE,

HALAZ ERE, HALATAZ ERE,

HORRATIK ERE

ZERNAHI GISAZ

8. aurkibidera joan Euskal hiztegiak

gaztelania

[Elhuyar]

nolanahi (ere) den

sea lo que sea, en cualquier caso, de todos modos, de todas formas/maneras, de cualquier forma/manera/modo; con todo

frantsesa

[Elhuyar]

nolanahi (ere) den

Ez dator

ingelesa

[Elhuyar]

nolanahi (ere) den

Ez dator

9. aurkibidera joan Posizioa

Atal birformulatzailearen hasieran, tartean zein amairean azaldu daiteke.

Hasieran, nabarmenki ugariago

(9.1)

Nafarroako Gobernuak, foru dekretu bidez, batzordearen eginkizunak, osaera eta funtzionamendua arautuko ditu. Nolanahi den, gobernuko kontseilari idazkaria izanen da batzordeburua, eta honakook izanen ditu gutxienez ere kide: Foru Komunitateko administrazioaren departamentuetako idazkari tekniko nagusiak edo zuzendari nagusiak eta Nafarroako Gobernuko Idazkaritzako titularra. [Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea, (Nafarroako Parlamentua, 2004)]

(9.2)

gertaera batek lau dimentsioko continuumean dituen lau koordenatu modura hartu behar ditugu. Lau dimentsioko continuum horretako erlazioak adieraztea ez da continuum euklidestar tridimentsionalean bezain erraza izaten; nolanahi den, hiru dimentsioko geometria euklidestarrak berak ere baditu gure adimenerako izaera abstraktua duten kontzeptuak eta erlazioak, ez baitira ikusmenaz eta ukimenaz eratzen ditugun imajinen identikoak. [Erlatibitatearen teoria, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2008) Orr.: 157]

Inoiz edo behin tarteko posizioan

(9.3)

Zabor-poltsa baten ondoan zegoen, metro erdiko koadro baten barruan, pandereta puskatu baten gainean. Aizue, pasadizo hura gogora ekartzeak berak egundoko ikara ematen dit oraino... Azken gertakari deigarria, nolanahi den, joan den astean gertatu zitzaidan, gure hiriko auzune jendetsu batean lanean ari nintzela, hain zuzen. Beti bezala, sukaldera sartu bezain laster, harraska azpiko armairuaren parera makurtzen naiz. Zabor-poltsa gordetzen duen plastikozko ontzia atera eta linterna luzatzen dut armairu barrura. [Patata soro bat, Josetxo Azkona (Alberdania, 2004) Orr.: 80]

(9.4)

Egiaz, froga daiteke, periferian soldatak suspertzen direnean, suspertze hori ez dela gertatzen periferia langile asko behar duten ekoizpenetan espezializatu delako, baizik eta, atzerriko kapitalen laguntzarekin askotan, espezializazio mota horretatik aldendu eta bestelako ondasunen ekoizpenari heldu diolako, kapitala eta jakintza teknikoa behar duten ondasunen ekoizpenari batez ere Lafay, 1979. Osagarritasunaren printzipioak, nolanahi den, manufakturen trukeetan ere eginkizun garrantzitsua betetzen du. 1998an, manufakturen mundu osoko trukeen heren batek baino gehixeagok lotzen zituen garapen-maila desberdineko eremuak (II. taula). Lanaren nazioarteko banaketaren nozioa 1960ko hamarraldian gaurkotu zen, garapen-bideko herrialdeen gai manufakturatuen esportazioen gorakada kontuan hartu ahal izateko, eta bereziki egokia da "bertikal" dei daitezkeen trukeei aplikatzen zaienean, soldata-kostuen alde handietan oinarritzen baitira truke horiek. [Ekonomiaren globalizazioa, Jacques Adda / Koro Navarro (EHU, 2004) Orr.: 61]

Inoiz edo behin atal birformulatzailearen amaieran

(9.5)

-Kanoika ari zaizkigu -jakitera eman zion Arburuak Larreari. -Zer kanoi, ordea? -Atzo kendu zizkigutenak Lüküzeren artillariak trebatu gabeak ziren. Beharrik. Gaua etorri artean hamabi aldiz egin zuten tiro, eta bertze hainbertzetan huts gure murruei. Setiatuen gogoa higatzeko aski, nolanahi den. Estefaniak afaria ekarri zidan ohantzera. Behorkia. Ezetz egin nion buruarekin. Lo gogor batek harrapatu ninduen. Gauaren minean, joan-etorri hotsek atzarri ninduten. Nire ondoan norbait zurrunga isilean ari zen. Usainez ezagutu nuen: Ramona. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006) Orr.: 140]

10. aurkibidera joan Puntuazioa

Birformulakizunetik ezkerrean puntuz (13.1) zein puntu eta komaz (13.2) eta eskuman komaz isolatuta.

(10.1)

batzuetan, izan ere, horiek berak, ikasi horiek berak dira basamortua. Eta ziurra da izpirituaren komerialarietatik batek ere ez duela hartan iraun, - horientzat ez da aski erromantiko, aski siriar, ez da aski antzerki-basamortu! Nolanahi den, horretan ere ez dira ganbeluak falta: baina horretara mugatzen da antzekotasun guztia. [Moralaren genealogia, Friedrich Nietzsche / Xabier Mendiguren Bereziartu (1997) Orr.: 124]

(10.2)

Litekeena da hemen aztertuko ditugun higidura horiek higidura molekular browndarra deritzonari dagozkion berberak izatea; nolanahi den, azken higidurari buruz eskura ditudan datuak oso zehaztugabeak izanik, ezin dut iritzi sendorik eman gai horri buruz. [Annus Mirabilis, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2009) Orr.: 33 (0-0)]

Komaz isolatuta, tarteko posizioan dagoenean.

(10.3)

Jonas eta Achab kapitaina sortu zituzten irudimenei diedan errespetuak babesten nau, zorionez, literaturaren bidez gure mundu irudizkoa betetzen duten mito eta mamuen artean menturatzeko asmotik. Baleez eta naufragioez hitz egin dut, bai, baina Azoreetan ageri-ageriko zehaztasunaz hornituak daudelako. Liburuxka honetan, nolanahi den, badira bi istorio fikziotzat har litezkeenak okertzeko beldur handirik gabe. Lehenbizikoa, gertakari funtsezkoetan behinik behin, Antero de Quentalen bizitza da: poeta handi eta dohakabea, sonetoaren konpas laburraz unibertsoaren eta giza espirituaren leizeak neurtu zituena. Octavio Pazen iradokizun bati esker, bizitza asmatua balitz bezala kontatu dut, hark esana baita poetek ez dutela biografiarik, poetek beren obra dutela biografia. [Porto Pimeko dama, Antonio Tabucchi / Fernando Rey (Elkar/Alberdania, 2007) Orr.: 20]

Eskuman puntua duela,

Ezkerrean komarekin edo haingabe eta eskuman puntua duela, amaieran dagoenean.

(10.4)

-Kanoika ari zaizkigu -jakitera eman zion Arburuak Larreari. -Zer kanoi, ordea? -Atzo kendu zizkigutenak Lüküzeren artillariak trebatu gabeak ziren. Beharrik. Gaua etorri artean hamabi aldiz egin zuten tiro, eta bertze hainbertzetan huts gure murruei. Setiatuen gogoa higatzeko aski, nolanahi den. Estefaniak afaria ekarri zidan ohantzera. Behorkia. Ezetz egin nion buruarekin. Lo gogor batek harrapatu ninduen. Gauaren minean, joan-etorri hotsek atzarri ninduten. Nire ondoan norbait zurrunga isilean ari zen. Usainez ezagutu nuen: Ramona. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006) Orr.: 140]

(10.5)

Eta hura bezala, fetuccinien zale amorratua. Arkitekturaren Berlusconi moduko bat. Handia edozein kasutan, Pritzker sarirako hautagaitza erakusgarri. Hainbat hilabetez jardun beharko nuen bere aginduetara. Hiru edo lau bider soilik ikusiko nuen, laguntzaile batekin ariko nintzen Zorrotzaurreko aurreproiektuan, izendapena ofizialdu arte bederen. Alferrikaldu ezineko aukera nolanahi den. Putakumeak barra-kode berriko arkitektura saldu nahi zigun garesti, artearen klonazioaren aldeko gara aspalditik. Padovano bat genekarren gurera, ez zen ezer berrian saiatuko. Baina nik ulertzen nion, aldeak bakarrik ez baitira zubiak mugatzen dituztenak. Eta zinegotziari eta nire nagusiari ere konprenitzen nien, antzina ametitu ditugu estandar orijinalak gure bizitzetan. [Zubigilea, Lutxo Egia (Susa, 2007) Orr.: 13]

11. aurkibidera joan Sintaxia

Perpausa soilean

(11.1)

Eta behin maldan behera amiltzen hasten delarik, ez daukala hondoa jo arte geratzerik. Batak besteari, edo biek elkarri, zaunka eta kosk egin arte, ez dagoela itzulbiderik. Noizbait konponduko da agian. Edo ez. Baina, nolanahi den, hondoa jo behar du lehendabizi. Zer egiten duzu oraindik hor, Damian, inork nahi ez zaituen lekuan? BELE Goizero Indianoaren etxera joateko ohitura hori errotu egin zaizu zainetan, Damian. Esazu egia. Liluratuta zaude etxearekin eta liluratuta zaude gizonarekin, Joaquin Aldazekin. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria (Susa, 2005) Orr.: 133]

(11.2)

Gaur egungo ezagutzaren arabera eta Doppler efektuaren esanahia kontuan izanik, lerrakuntza hori soilki interpreta daiteke izar-sistema osoaren espantsio modura, hain zuzen ere, Friedmanen azterketan grabitazioaren eremu-ekuazioek exijitzen duten modura. Zentzu horretan, hortaz, Hubbleren aurkikuntza teoriaren egiaztapen modura interpreta daiteke. Nolanahi den, zailtasun bitxia planteatzen da hemen. [Erlatibitatearen teoria, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2008) Orr.: 110]

Perpausa elkartuan

(11.3)

Hortaz, materiaren energiaprintzipioa - hots, (97) adierazpenaz emanda datorrena - eremuaren (96) ekuazioen ondorio matematikoa da. Nolanahi den, (96) ekuazioak esperientziarekin kontsistenteak direnentz egiaztatzeko, lehenengo hurbilketa modura Newtonen teoriara eramaten duten ala ez jakin behar dugu ezer baino lehen. [Erlatibitatearen teoria, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2008) Orr.: 211]

(11.4)

gertaera batek lau dimentsioko continuumean dituen lau koordenatu modura hartu behar ditugu. Lau dimentsioko continuum horretako erlazioak adieraztea ez da continuum euklidestar tridimentsionalean bezain erraza izaten; nolanahi den, hiru dimentsioko geometria euklidestarrak berak ere baditu gure adimenerako izaera abstraktua duten kontzeptuak eta erlazioak, ez baitira ikusmenaz eta ukimenaz eratzen ditugun imajinen identikoak. [Erlatibitatearen teoria, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2008) Orr.: 157]

Azaldu daiteke baina lokailuarekin batera, gutxitan edonola ere.

Adibide: (14.1), (14.5).

(11.5)

Nik uste Théophile Gautierrek arin samar jokatu zuela, agian Parisko egunkariek emandako presaren zamarekin; baina, nolanahi den, portaera etikoari iruzur egin gabe, inor engainatzeko asmorik gabe. [Lekuak, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2005) Orr.: 33 (8-13)]

12. aurkibidera joan Maiztasuna

nolanahi den

 agerpenakmaiztasuna
(100.000ko)

A1. ZIO corpusa

0

0.00

A2. EHUko eskuliburu itzuliak

2

0.03

A3a. Zuzenbidea / lege-testuak

64

1.56

A3b. Zuzenbidea / akademikoak

0

0.00

A4. Pentsamenduaren Klasikoak

92

0.85

B1a. EPD liburuak

34

0.33

B1b. EPD prentsa

12

0.11

B2. ZT Corpusa

4

0.06

C1. ETBko dokumentalak

0

0.00

C2. Goenkale corpusa

0

0.00

denera

208

0.33

 agerpenakmaiztasuna
(100.000ko)

jatorrizkoak

35

0.09

itzulpenak

173

0.64

13. aurkibidera joan a. Testu Mota
b. Erregistroa (lagunartekoa, zaindua...)
c. Idatzia/ahozkoa

a. Testu mota landua.

b. Erregistro zaindua, idatzia. Ehuneko laurogeitik gora testu itzulietan ageri dira.

c. Testu idatzietan baino ez da ageri.

14. aurkibidera joan Erdal baliokideak

gaztelania

[Zehazki]

De todos modos

[Elhuyar]

nolanahi (ere) den

sea lo que sea, en cualquier caso, de todos modos, de todas formas/maneras, de cualquier forma/manera/modo; con todo

[OEH]

Ez da aurkitu

frantsesa

[Elhuyar]

nolanahi (ere) den

Ez dago horrelako sarrerarik

[OEH]

ingelesa

[Elhuyar]

nolanahi (ere) den

Ez dago horrelako sarrerarik

[Morris]

Nolanahi den