birformulatzailea

esplikatiboa

alegia

beste era batera esanda

beste hitz batzuetan

beste hitz batzuetan esanda

beste hitz batzuekin (esanda)

beste hitzetan (esanda)

beste hitzez (esanda)

beste modu batera esanda

bestela esanda

erran nahi baita

erran nahi da

esan nahi baita

esan nahi da

hau da

hots

zehaztailea

hain zuzen

hurrenez hurren

zehatz-mehatz

zehatzago esanda

zehatz esanda

zehatz esateko

zehatzago esan

zehatzago esatearren

zehatzago esateko

zehazkiago esan

zehazkiago esanda

zehazkiago esateko

zehazkiago

laburbiltzailea

azken batean

azken baten

azken batez

azken buruan

azken finean

hitz batean

hitz batez

hitz bitan esateko

hitz gutxitan

labur esanda

labur esateko

laburbilduz

laburbilduta

urruntzailea

dena dela

dena den

edonola ere

edozein kasutan

edozein kasutan ere

edozein modutan

edozein modutan dela

edozein modutan ere

edozein moduz

edozein moduz ere

hala ere

halaz ere

halarik ere

hala izanda ere

hala izanik ere

hala eta guztiz ere

hala eta guzti ere

halaz guztiz ere

nolanahi den

nolanahi den dela

nolanahi den ere

nolanahi ere

nolanahi dela ere

nolanahi izanda ere

nolanahi izanik ere

zuzentzailea

are hobeki

are hobeto

barkatu

barka

bestela esanda

(edo) hobeto

(edo) hobeki

egia esanda

hobeto esanda

zer diot?

Julio Garcia
ZEHATZAGO ESAN
 

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > zehaztailea

2. Balioa

(2.1)

[...] honakoa nabarmentzea: diru-kantitateak prezioen arabera duen aldaketen ondorioa oinarritzen den ed, ew ee eta eo lau terminoetatik, ed terminoak egoera bakoitzean diru-eskaria finkatzen duten likidezi faktoreak adierazten dituela, ew-k enplegua igota diru-alokairuen igoeraren zenbatekoa finkatzen duten lan-faktoreak (edota, zehatzago esan, lehenkostuan sartzen direnak), eta ee eta eo-k, jadaneko ekipamenduari lan gehiago aplikatzen zaionean beheranzko errendimenduen tasa finkatzen duten faktore fisikoak. [[PKC] Enplegu, interes eta diruari buruzko teoria orokorra, John Maynard Keynes / Carmelo Busturia (1999) 304. or.]

(2.2)

Hil arte bizi beharra dago hemen, denok dakigun bezala (eta hor bizitzea "iraun" baizik ez da), eta bizi-behar horri tiraka ariko den zerbait asmatu behar erremedio gabe (gogorik ez dagoenean hartu egin behar izaten da, txikitan erakutsi zigutenez), zeren hemen gogorik gabe edo gogoz kontra gauza asko egin daitezke, baina bizi inolaz ere ez: hori ezin jasana da, hori infernu gorria da, edo, zehatzago esan, hori definizioz (bizia=bizitzeko gogoa) ezin izana da. [[EPD lib.] Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, IƱaki Segurola (Alberdania, 2005) 266. or.]

(2.3)

Tim Goversek Analisi Matematikoan egin du bere lana, Analisi Funtzionalean zehatzago esan. Mende honen hasieran bideratutako alor hau ezinbesteko bilakatu da, oinarrizko kontzeptuak Matematikako edozein ikaslek ezagutzen dituelarik. [[ZTC] 1998ko Fields Sariak, Duoandikoetxea Zuazo, Xabier Elhuyar Fundazioa, 1998 (aldizkari artikulua)]

(2.4)

Teknika berri hau erabiliz sexu-testak ere prestatu dira, oraingoan Y kromosoma edo, zehatzago esan, Y kromosoman bakarrik agertzen den material genetikoa dagoen ala ez aztertuz. [[ZTC] Sexu-testak direla eta, Barrenetxea Arregi, Tere Elhuyar Fundazioa, 1992 (aldizkari artikulua)]

— Gramatikalizatu gabeko perpaus jokatugabea du oinarri zehatzago esan birformulatzaileak.

— Birformulatzaile honek erabil-maiztasun urria du EUDIMA corpusean (hamaika agerraldi), eta corpuseko adibide bat ez beste guztiak 1990eko harmakadakoak dira. Elhuyar Fundazioko testuetan ageri da batik bat.