Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH)

« »

BAROJA, SERAFIN

(Donostia, 1840-Bera, 1912).
Eneko Zuluaga

Donostiako Alde Zaharreko Konstituzio Plazan 1840an jaioa, P√≠o Baroja Nessie idazle handiaren aita izateagatik da gaur egun ezagunagoa Serafin Baroja, bizitzan zehar egin zituen lanengatik baino. Jaiotako etxe berean zeukan familiak Casa Baroja argitaletxe ospetsua non, ideologia liberaleko hainbat testurekin batera, zenbait euskal klasikorenak–Iztueta, Iturriaga, Zabala edo Lardiazabal, esaterako– ere argitaratu baitziren.

Gaztetarik ideologia liberalaren aldekoa izanik, Madrilera jo zuen mehatze-ingeniaritza ikasten, eta garaiko madrildar liberalak ezagutu zituen. 1868an, Huelvako Riotinto lantegira joan zen mehatzetara lanean eta osteko hainbat urtetan zehar, Carmen Nessi emaztea bidelagun, hiri eta herri ezberdinak ezagutu zituen, lan kontuak zirela eta: Madril, Iru√Īea, Valentzia, Granada, Bilbo, eta abar. Alabaina, lanbidea lanbide, badirudi Barojaren benetako pizgarria idaztea zela. Sorkuntzari gagozkiolarik, genero ezberdinak landu zituen: eleberria, ipuina, kronika, kazetaritza-artikulua, poesia, kantua, opera, zarzuela, eta abar. Baina ez zen hor gelditu donostiarraren produkzioa: aurrekoekin batera, besteak beste, itzulpen-lanak egin eta zenbait aldizkari sortu zituen.

Lehenengo bi obrak hogeita bost urte zituela argitaratu zituen: Los pillos de la playa (1865) eleberria eta Noveluchas y cuentos (1865) ipuin-bilduma. Lehenengoaz denaz bezainbatean, jatorrizko bertsioa euskaraz idatzi zuela irakurri daiteke hasieran, baina ez daukagu horren frogarik, hortaz, bada baieztapen hori teknika komertzialtzat jo duenik. Garai hartan ohikoa zen legez, egunkari ezberdinetan zatika beste bi eleberri argitaratu zituen: Entre Madrid y San Sebasti√°n (Amores prosaicos) (El Urumea egunkarian, 1879) eta De Chamber√≠ a Madrid, 100 metros en 25 d√≠as (La Voz de Guip√ļzcoa egunkarian, 1895).

Aipatutako eleberriekin baino, Trajanoren garian eta mehatze-inguru batean kokatutako 1879ko Pudente izeneko operarekin izan zuen arrakasta handiena Barojak, I√Īaki Aldekoak gogorarazten digun bezala: ” con m√ļsica de Santisteban, obtuvo un gran √©xito en su estreno” (2004: 106). Handik bizpahiru urtera, Iru√Īean Hirni ama alacab izeneko drama laburra argitaratu zen eta hiru errealetan ipini zuten salgai, baina porrota egundokoa izan zen: ez zen ale bakar bat ere saldu. Haren atzetik etorri ziren Amairu damacho zarzuela –bi zati baino ez ziren argitaratu– eta Luchi, opera hiru actoan (1904) lana, Madrilen kaleratutako Bay, jauna, bay aldizkariaren ale berezian sartua.

Hitz neurtuei dagokienez, hor-hemen argitaratu zituen. 1875an Gaci guezac poema-bilduma argitaratu zuen eta Malkoak eta itzalak izenburudun bigarren bat ere prest zeukala adierazi zuen, baina oraindik ere ez daukagu haren inongo arrastorik. Donostian argitaratzen zen Euskal Erria aldizkarian eta Jose Manterolaren Cancionero vasco lanean aurkitzen ditugu Barojaren poema eta kanta gehienak, tartean oraindik ere urtero-urtero Donostiako tanborradan edonon Sarriegiren musikaz edozein txokotan entzun daitekeen Donostiako martxa entzutetsua.

Kazetari-lanak ere nahi beste egin zituen Serafin Barojak. 1876an Madrilgo El tiempo egunkarian karlisten aurkako idatziak argitaratzen hasi zen, eta handik aurrera leku ezberdinetako egunkari eta aldizkarietan bere izena agertzea ohiko bihurtu zen, hala nola, Donostiako El eco de San Sebasti√°n, Iru√Īeako El Navarro edo aipatutako La Voz de Guip√ļzcoan. Ricardo Baroja anaiarekin batera El Urumea, peri√≥dico no pol√≠tico egunkaria sortu zuen 1879an eta, handik gutxira, Iru√Īean beste horrenbeste egi zuen Bay, jauna, bay astekaria argitaratzen hasi zen, euskara eta gaztelania tartekatuz. Azken horrek, aitzitik, ez zuen arrakastarik izan: sei zenbaki baino ez zituzten kaleratu. Handik hogei bat urtera, astekari horren beste lau zenbaki prestatu eta argitaratu zituen Barojak, Madrilgo okindegietan ogiarekin batera bana zitezen.

Serafin Barojak ondo ezagutzen zituen garaiko espainiar autore nagusiak. Horren froga dira Barojak eginiko autore ezberdinen itzulpenak: B√©cquer, Calder√≥n, Zorrilla, L√≥pez de Ayala, Lope de Vega, Revilla eta Campoamor idazleen testuak edo El lazarillo de Tormes eleberria itzuli zituen, bai eta Shakespeareren Hamlet obrako pasarteren bat. Donostiarra izanik, gipuzkeraz idaztearen alde agertu zen jada hainbat lekutan jaso den esaldia erabilita: “Siga el que quiera a Bonaparte, Azkue, Campi√≥n, Arana eta Goiri Sabin, yo sigo a Larramendi, Iztueta, Iparragirre siempre”.

Urteek aurrera egin ahala, Pio Baroja semeak ospea hartu eta aita itzalpean utzi zuen. Gogoangarria da aitak berak egoera ikusita inprimarazi zuen aurkezpen txarteleko testua: “Serafin Baroja. Padre de P√≠o Baroja”. 1912an zendu zen Berako Itzea etxean.

BIBLIOGRAFIA

ALDEKOA, I. (2004): Historia de la literatura vasca. Erein. Donostia.

CARO BAROJA, P. (2009): Un abuelo fantástico. Vida y obra de Serafín Baroja. El origen de una estirpe. Caro Raggio. Madrid.

BIDADOR, J. (1997): “Serafin Baroja Zornotza”. Euskaldunon Egunkaria. 1997-08-15.

________ (2000): “Obra literaria de Seraf√≠n Baroja Zornotza”. Diario de Noticias. 2000-03-12.

URKIZU, P. (1988): “Aitzin-solas. Seraf√≠n Baroja eta Zornotza (1840-1912). Bizitza eta Idazlanak”. BAROJA, S. (1988): Serafin Baroja. Bertsoak, Pudene, Tormesko Lazarotxoa, Kontuak. Txertoa. Donostia.

 

« »
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus