Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH)

« »

MUNIATEGI, SABIN

(Gautegiz de Arteaga, 1912-Errenteria, 1990)
Jon Kortazar

Sabin Muniategi Olerkiarien garaiko idazlea dugu. Guda piztu aurretik argitaratu zuen bere poema libururik garrantzitsuena: Goiz aize (1935), nahiz eta ordukoak ez ziren garai onak liburuak argitaratzeko, eta zaila zen liburuen harrera ona.

1929an Filipenetara joan zen lanean Sabin Muniategi. 1934an itzuli zen Euskal Herrira eta orduan hasi zen euskal poemak idatzi eta Euzkadi egunkarira bidaltzen. Esteban Urkiaga “Lauaxetak” (1905-1937) jarri zion hitzaurrea liburuari, hortaz, hortik ondoriozta daiteke Sabin Muniategiren estetika-ildoa nondik norakoa zen. 1937an Eguna eta Gudari aldizkarietan eman ziren argitara Muniategiren artikuluak. Mu├▒atones batailoian ibili zen gerran, Laredon harrapatu zen eta Dueson kartzelaratu, ondoren Bego├▒ako kartzelan ere giltzaperatua izan bazen ere. 1949an, ezkondu ondoren, Herrerara joan zen bizitzen, eta han izan zen harik eta 1988an Errenteriara joan zen arte. Garai hartan oso gutxi idatzi zuen, aleren bat Olerti aldizkarian argitara eman bazuen ere.

Goiz aize liburuan poetak sinbolismoaren eta modernismoaren bideak, azken batean garaiko euskal poesiaren joerak, defendatzen ditu. Txikitasunaren poesia egiten du, eta espresio poetikoa herrikoitasunetik hurbil dago.

BIBLIOGRAFIA

URKIZU, Julen (ed): MUNIATEGI, Sabin (1990): Olerki Guztiak. Karmel. Larrea-Zornotza.

 

« »
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus