Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH)

« »

TAPIA PERURENA, ALEXANDER

(Iru├▒ea, 1899-Iru├▒ea, 1957)
Jon Kortazar

Alexander Tapia Perurena Iru├▒ako poeta handia dugu. Pizkunde garaian hazitakoa, ikasketak Euskal Herritik kanpo egin zituen. Honela zioen Joxe Miel Bidadorrek hari buruz:

“Olerkari haundien garain idatzi zue[n], eta Lizardi, Lauaxeta, Aitzol, Jautarkol, Loramendi, Zaitegi, Ibi├▒agabeitia nahiz Mirande bera onodan izanik, zail xamar izan zuen bere ahotsa berebiziko indarrez adieraztea” (Bidador 1999, 13).

Jose Ariztimu├▒o Aitzolek (1896-1936), Olerki Egunen bidez plazan jarritako idazlea dugu Alexander Tapia Perurena. Euskal kulturaren eragile izandako apaiz hernaniar euskaldunaren jarraitzailea izan zen Iru├▒eako olerkaria, baina bere bizitzan ez zuen libururik argitaratu eta horrek berebiziko zama jarri du bere ezagutzan.

Alexander Tapia Perurenak Parisen eta Alemanian ikasi zuen eta atzerritik eman zituen argitara –beti ere aleka– bere lehen poemak. Euskal Esnalea literatura aldizkarian eman zituen bere lehen olerkiak ezagutzera, baina autorearen ezagupidea “Euskal Olerti Eguna” ospakizunei eta haiek sorturiko argitalpenei zor zaie. Lehendabiziko lau “Olerti Egunak” jaietan hartu zuen parte eta bere lanak Aitzolek argitara emandako liburuetan argitaratu ziren. Garai hartan Alemanian zegoen Alexander Tapia Perurena, eta haren poemek kanpoko eraginen berri ematen zuten. Alabaina, bere joera poetikoa ez zen asko nabarmendu sasoi hartan Euskal Herrian nagusia zen sinbolismoaren baitan.

Aitzolek Yakintza aldizkarian batu zituen iru├▒arraren poemak oso gogoko baitzuen lan poetiko hura:

“Tapia Perurena┬┤tar Alexander gorengoenetako olerkaria zaigu. Ain da ordea gizon apal eta otzana gure olerkari au! Gaurko olerkari ospetsuenetakoak beren olermen biziz sortutako emaitzak, nola ala bilduta, sorta antzean argitaratzen dituzte. Ez ordea, gaurdai├▒o behintzat, Alexander olerkari yaioak. Onen aratz eta irudipenez aberats diran bertsoak an eta emen sakabanatuak agertzen dira” (Ariztimu├▒o 1933).

Sasoi hartako olerkietan Alexander Tapia Perurenaren poesian poeta erromantiko alemanek eragin handia zuten. Bere poemetan intertestualitatea agerikoa da, esaterako, Ludwig Uhland, Heinrich Heine eta Schiller edo Goethe autoreengakoa.

Guda ostean, ixildu egin zen Iru├▒ean Tapia Perurena. Hala ere, Vida Vasca aldizkarian ekarpen bi egin zituen. Gerraosteko urteetan hizkuntzak irakatsiz bizi izan zen poeta, argitalpenak alde batera utzita, baina poesiaren idazteari utzi gabe.

Maitasunaren faltak ematen die hasiera Tapia Perurenaren poemei. Erromantizismoaren ezpalak ageri ditu, baina laster paisaiaren agerbideak sinbolismorako joera nagusitzen du autorearen poesia-ildoetan. Kutsu morala agertzen du “Lore igarra” deituriko poeman, adibidez. Aberriaren gaia ere ez da falta bere poesian eta tapiak badauka metaforak, eta ez alegoriak, erabiltzeko joera. Izadiaren gaia nagusitzen zaio pixkanaka-pixkanaka, eta bere poesiaren bideak badu, atzerriko usainaren indarrez, originaltasunaren zantzua. “Baztango mendiak” edo “Sagardi loretsuak” testuetan Tapia Perurenak bere poesiaren joera nagusiak erakusten ditu: herrikoitasunaren teknika maite badu ere, modernitatera atxikitzeko gogoa mantentzen du. Poema bat edo beste Tubingatik Euskal Herrira bidali zuen poetak lanean tonu desberdinak erabiltzeko zaletasuna, gaien ugaritasuna eta poesia moduen desberdintasuna utzi zituen agerian

1985ean Jose Mari Satrustegik iru├▒arraren Kattalin umezurtza antzerti lana eman zuen argitara Egan aldizkarian

BIBLIOGRAFIA

ARIZTIMU├ĹO, Jose, AITZOL (1933): “Tapia Perurena┬┤tar Alexander’en olerkiak”. Eusko Olerkiak. 1933.

BIDADOR, Joxemiel (arg.): “Alexander Tapia Perurena” in TAPIA PERURENA, Alexander (1999): Olerki-lanak. Iru├▒eko Udala. Iru├▒ea.

KORTAZAR, Jon (1995): Euzkerea eta Yakintza aldizkarietako olerkigintza. Labayru Ikastegia-Zornotzako Udala. Bilbo.

SATRUSTEGI, Jose Mari (2000): Alexander Tapia. Bidegileak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Gasteiz.

 

« »
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus