ZER DA EHULKU?  
     
 

UPV/EHUn euskararen erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko zerbitzua duzu, Euskara Zerbitzuak UPV/EHUko irakasleei eta langileei eskainia.

EHULKU ez da euskaltegi bat, ez halaber ikerketa filologikoak eztabaidatzeko gune bat; aitzitik, unibertsitateak euskaraz eskaintzen dituen jakintza eta zerbitzuetako hizkuntza-arazoei irtenbide egoki bat bilatzen saiatzeko zerbitzu bat duzu.