Zertarako?  
 

 

  • Unibertsitateko lanean agertzen zaizkizun hizkuntza-arazoez galdetzeko.

 
     
  Zertarako ez?  
   
  • Euskararen oinarrizko ezagutzak eskuratzeko. Horretarako, baduzu beste bide zenbait, eta hemen ipiniko dizkizugu batzu-batzuk.

  • Euskararen ikerketa filologikoak egiteko. Jakintza adierazteko agertzen diren hizkuntza-ezintasunei dago zuzendua zerbitzu hau; ez da, beraz, eztabaida filologikoetarako gune bat.

  • EHULKU ez da itzulpen-zerbitzu bat.

 
     
  Nola erabili?  
   
  • Galdera bidali baino lehen, begira ezazu ea lehenagotik EHULKUk erantzuna duen galdera hori bera.

  • Aldi bakoitzean galdera bat besterik ez duzu egin behar.

  • Zeure hizkuntza-arazoari irtenbidea emateko proposamenen bat baldin baduzu, ipini galderarekin batera, eta eztabaidatuko dugu.

  • Azaldu terminoaren edo egituraren testuingurua.

 
     
  Nola ez erabili?  
   
  • Ez egin galdera bat baino gehiago aldi bakoitzean.

  • Ez hasi itsu-itsuan galderak bidaltzen. Aurrena, begiratu eskaintzen dizkizugun esteka horietan, ea zure galderaren berri aurki ote dezakezun.