Euskaraldia irudietan

Topaguneak eta Wikimaratoiak

Gaur goizean entzun dugun moduan, lehenengo aldi honetan Euskaraldiak ez digu dena konponduko, baina gutxienez ausartagoak izaten laguntzen digu. Bai horixe! Kultur ekitaldiak programatu beharrean, Mintzola Fundazioaren eta Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen laguntzarekin kultura elkarlanean egiten saiatu gara.

11 egun hauetan antolatu diren ekintza ugarien artean, gaur Arabako eta Gipuzkoako campusean Topaguneak egin dira, Euskaraldian parte hartzen dugunok inguru lasai eta informal batean ekimenaren inguruan hitz egiteko eta izandako esperientziak partekatzeko.

Hori dela eta, Gipuzkoako campusean bi ekintza ospatu ditugu gaur: eguerdian Topagunea bera kafetegiko arkupetan, non lehenengo mailako bi bertsolariek (Maialen Akiza eta Beñat Gaztelumendi) lagundu digute Euskaraldiaren inguruan ditugun kezkak, pozak eta pasadizoak lantzen eta partekatzen. Ahobizi eta Belarriprest txapak agortu dira, baina Kepa Matxainen laguntzarekin eta Beñatek eta Maialenek kantatu dituzten bertsoei esker, txapa horien arantza barrurago daramagu gaur.

Arratsaldean bigarren ekintza egin berri dugu: 64 ikasleek Euskal Wikipediako beren artikuluak landu dituzte wikilarien laguntzaz. Ez da azkena izango! Eta zure campuseko beste jarduerak zeintzuk diren jakin nahi baduzu, hona jo: https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/euskaraldia.

Euskaraldian izen ematea

 

Euskaraldia Unibertsitatean, Unibertsitatea Euskaraldian

UPV/EHU Euskaraldiaren sustatzailea da, ekimena bultzatzea erabaki du eta. Sustatzaileen egiteko nagusia, ekimenean parte hartuko duten ahalik eta ahobizi eta belarriprest gehien aktibatzea da. Horretarako, ekimenaren zabalkundea egingo dugu gure campusetan eta zerbitzuetan. Blog honetan hamaika egunetako hizkuntza praktika horiek posible izan daitezen neurriak partekatuko ditugu.

 

Aktibatu programa Gipuzkoako campusean

Eguraldi ona probestuz, atzo bukatu genuen AKTIBATU programako bideo berria, non 4 jardueren berri ematen dugun:

  • Informatika euskalduntzen
  • EUSLE metodologia
  • Campus neurketak
  • Euskaraldia unibertsitatean

Izena emateko, eskubian dagoen “Parte hartu!-eman izena” estekan sakatu eta listo!

Youtuber euskaldunen sariketa Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan

Abenduaren 22ko sariketako irabazleak Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordearekin

“Euskara eta unibertsitatea” saioaren bideoa

“Euskara eta unibertsitatea” saioaren bideoa irakurtzen jarraitu

"Euskara eta unibertsitatea" saioaren irudiak

2015ean, EHUko giza, gizarte eta hezkuntza zientzietako hainbat irakaslek eta ikertzailek, Euskampus ekimenaren laguntzaz eta partaidetzaz, sare bat osatu genuen euskal hiztun aktibo eleanitzak sortzea  leloaren inguruan. Funtsean, euskararen erabilera da identifikatu genuen erronka. Urriaren 8an, Unibertsitatea eta Euskararen arteko erlazioaz bildu ginen debate bat burutzeko Gipuzkoako campusean. Hauek izan ziren gonbidatu nagusiak:

  • Jon Zarate (EHUko errektoreordea)
  • Maite Zelaia (EHUko errektoreordea)
  • Estitxu Garai (EHUko irakaslea)
  • Oihana Barrenetxea (EHUko Medikuntzako 4. mailako ikaslea)
  • Oihana García (Elhuyar)
  • Gilen Santiso (Doimak)
  • Aitor Montes (Osakidetza)
  • Joxe Begiristain (CAF)

Saioan bertan bideo bat grabatu genuen eta laster argitaratuko dugu. Bitartean, Pernan Goñi artistak zuzenean egindako marrazkiak (graphic-recording delakoa) partekatzen ditugu hemen, erabilgarriak izango direlakoan. “Euskara eta unibertsitatea” saioaren irudiak irakurtzen jarraitu

Hiztun Aktiboak Unibertsitatean #2: Nazioarteko Ibilbideak. Mans Hulden

Mans Hulden irakasle eta ikerlari euskalduna

Mans Hulden, jaiotzez finlandiarra den irakasle eta ikerlari euskalduna. Koloradoko (AEB) unibertsitatean egiten du lan eta bere ikerketa-lanaren emaitza Xuxen zuzentzaile ortografikoaren tripetan erabiltzen da. Zergatik ikasi zuen Euskara Mans-ek? Zertarako balio izan dio? Erantzun horiek eta beste batzuk goiko bideoan.

UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak Bikain ziurtagiria jaso du

Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Bikain ziurtagiria jaso berri du Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak. Ziurtagiri honek enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen du. Orain arte enpresetan bakarrik aztertzen zen hori, baina iaz unibertsitateko ikastegiekin ere hasi ziren. Honela, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea da Euskal Herriko Unibertsitatean Bikain ziurtagiria duen bigarren ikastegia, pasa den urtean Informatika Fakultateak eskuratu ondoren.