Artxiboak

Antropologia, "bestearen" azterketa

Kepa Fernandez de Larrionak dio, antropologia “alteritateaz” (besteaz) egin izan duela gogoeta. Nola azalduko zenuke hau? Zein izan da -historikoki- “beste” hori? Eta gaur egun? Eta guk, nola/non kokatzen dugu gure burua zeregin horretan (eroso, deseroso, irrikitan, …)?

Motz-motzean, erantzun galdera hauek Iñaki Markoren testua (“01. GAIA: ANTROPOLOGIAREN KONTZEPTU ETA IZAERARI BURUZ”) eta Kepa Fernández de Larrionaren irakurgaia (“Alteritatea”) erabiliz.

Gogoan izan gehienez 750 hitz idatzi behar dituzula.

Zer ikasten ari zara?

… Edo:

– zertan egiten duzu lana?

– (Ixiltasuna)

Barne pentsamendua: eta orain… antropologia esaten badut, galdetuko didate: eta zer da hori? Edo, gerta daiteke, gurekin hizketan ari dena zuzenean komentarioak egiten hastea: Ah!!!! kobazuloak aztertzen dituzu!!! edo: Ah!!! hezurrak aztertzen dituzu!!!

Ez bata, ez bestea. Baina orduan, nola azaldu zer da antropología? Nik, esate baterako, bideo hau gomendatzen diot antropologia “zertaz doan” jakin nahi duen edonori: https://www.youtube.com/watch?v=dSmai_d1OHE&list=PL6CRMIqkrpultRNJXebYGdCvt9oMLW0rM

Bideoa ikusi eta bertan azaltzen den edukiarekin, ariketatxo bat egitea proposatzen dizuet:

Azaldu 10 esalditan ZER DEN GIZARTE ANTROPOLOGIA eta beste 10 esalditan ZER EZ DEN GIZARTE ANTROPOLOGIA

GIZARTE ANTROPOLOGIA DA:

1)

2)

3)

….

GIZARTE ANTROPOLOGIA EZ DA:

1)

2)

3)

….

Kaixo! Blog hau irakaskuntzarako tresna bat da

Kaixo!

Gizarte antropologiaren irakaskuntzari zuzendutako bloga da hau. Bertan “Gizarte antropologiarako Sarrera I” ikasgaiak – bere helburuak, edukiak eginbeharrak…- lehentasuna izango dute. Horiek izango dira blogaren hezurdura. Hori dela eta, hemen argitaratuko diren edukiak ikasgai horren irakaskuntzarekin lotuta egongo dira. Praktikan, hemen agertuko diren aipamenak, azalpenak, erreferentziak…, ikasgaian landuko diren bost atal nagusien inguruan garatuko dira: (1) antropologiaren ezaugarriak eta sorrera, (3) korronte nagusiak, (3) kontzeptuak, (4) etnografia eta (5) euskal antropologia.

Eduki hauek beraz, lehentasuna izango dute, baina baita ere euskaraz sortzen diren eduki antropologikoak. Alegia irakaskuntza helburu nagusia baldin bada ere, antropologiaren zabalpena ere jomuga du blog honek. Eta honekin batera -aurretik esan den moduan-, antropologiaren gainean egiten den euskarazko produkzioa zabaltzea eta, posiblea den neurrian, areagotzea.

Hau esanda… Ongi etorriak!