Artxiboak

Kaixo! Blog hau irakaskuntzarako tresna bat da

Kaixo!

Gizarte antropologiaren irakaskuntzari zuzendutako bloga da hau. Bertan “Gizarte antropologiarako Sarrera I” ikasgaiak – bere helburuak, edukiak eginbeharrak…- lehentasuna izango dute. Horiek izango dira blogaren hezurdura. Hori dela eta, hemen argitaratuko diren edukiak ikasgai horren irakaskuntzarekin lotuta egongo dira. Praktikan, hemen agertuko diren aipamenak, azalpenak, erreferentziak…, ikasgaian landuko diren bost atal nagusien inguruan garatuko dira: (1) antropologiaren ezaugarriak eta sorrera, (3) korronte nagusiak, (3) kontzeptuak, (4) etnografia eta (5) euskal antropologia.

Eduki hauek beraz, lehentasuna izango dute, baina baita ere euskaraz sortzen diren eduki antropologikoak. Alegia irakaskuntza helburu nagusia baldin bada ere, antropologiaren zabalpena ere jomuga du blog honek. Eta honekin batera -aurretik esan den moduan-, antropologiaren gainean egiten den euskarazko produkzioa zabaltzea eta, posiblea den neurrian, areagotzea.

Hau esanda… Ongi etorriak!

Ezin da iruzkinik egin.