Etnografoaren lehenengo oharrak: zertan datza etnografia?

Antropologo baten oinarrizko zeregina etnografian trebatzea eta etnografia egitea da. Oraingoz antropologiaren bidea hastekotan gaude eta… etnografia egiteko (ia) prest.

Baina… besterik baino lehen ikus dezagun ondorengo bideo laburra, zeinetan Angel Díaz de Rada antropologoak labur, zehatz eta modu argian etnografia eta etnografoaren lana zertan datza azaltzen duen:

Orain, ikasle finak izanda, etnografiarekin lotuta eskura ditugun materialak errepasatu eta etnografia egiten hasteko oinarrizko aholku bilduma osatzea izango da hurrengo sarrerarako lana.

Lan antropologikoa ondo egiteko kontuan hartzeko oharrak biltzea eskatzen zaizue, tartean, Bronislaw Malinoswki-ren testua bidelagun duzuelarik… (IKUSI behean)

Los Argonautas del Pacifico SARRERA-Malinowski-1973

Ezin da iruzkinik egin.