A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

2015/5/13-15: IkerGazte

Udako Euskal Unibertsitateak, hainbat erakunderen babesarekin (tartean, UPV/EHU), Ikergazte kongresua antolatuko du Durangon, 2015eko maiatzaren 13an, 14an eta 15ean. 1. edizioa izango da, eta, hortik aurrera, bi urtetik behin egiteko asmoa dago, betiere hiru helbururekin: • Ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna handitzea. • Ikerlarien arteko harremanak sendotzea. • Euskarazko zientzia produkzioa areagotzea. Lehenengo bilkuran jakintza-arlo guztietako 100-150 […]

Balenciaga Ezartzen: EHUren 2014 Irudi Saria / Premio Imagen UPV 2014

Amaia Casado eta Naiara Zuazua arkitekto eta Arkitektura Eskolako irakasleek gidatutako “Balenciaga Ezartzen” proiektuak UPV/EHUren irudia zabaltzen lagundu duten ikasleak saritzeko V. deialdian (2014) lehen saria irabazi du.

Datorren astelehenean izango da sarien banaketa, Bilboko Bizkaia Aretoan, 12:00etan.

Zorionak, Amaia eta Naiara! Eta zorionak “Balenciaga Ezartzen” proiektuan parte hartu duzuen ikasle guztioi!

———————————————————-

El proyecto […]

Streaming Rafael Moneo

Rafael Moneo arkitektoaren hitzaldia (abenduaren 10ean, 12:30ean, Arkitektura Eskolako paraninfoan), “Kontingentearen eta sinbolikoaren artean” izenburuduna, streaming bidez ere eskainiko da, Internetetik zuzenean jarraitu ahal izateko.

Hauxe izango da hitzaldia zuzenean jarraitzeko helbidea: http://ehutb.ehu.es/eu/directo/1.html

Halaber, Arkitektura Eskolako paraninfoak edukiera mugatua duenez, hitzaldia pantaila handietan ere ikusi ahal izango da lehen solairuko 1.2 eta 1.3 geletan.

———————————————–

[…]