A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

2016/4/6: Flores & Prats (12:30)

Datorren asteazkenean, apirilak 6, Ricardo Flores eta Eva Prats arkitektoek hitzaldi bat emango dute Arkitektura Eskolako paraninfoan, eguerdiko 12:30ean.

Flores eta Prats Enric Miralles arkitekto entzutetsuaren kolaboratzaileak izan ziren 1990eko hamarkadaren hasieran. Hamarkada berberaren amaieran haien arkitektura-bulego propioa sortu zuten. Nabarmentzekoa da Flores eta Pratsen arkitektura-lan zorrotza bezain pertsonala.

Hitzaldia Mario Sangalli irakasleak antolatu du.

[…]

2016/3/9: «J. Ll. Sert. Un sueño nomada» (film; 8:30)

Asteazken honetan, goizeko 8:30ean, «J.Ll. Sert. Un sueño nómada» dokumentala emango da Arkitektura Eskolako paraninfoan.

Dokumentala, Josep Lluís Sert arkitektoaren historiari buruzkoa, Pablo Bujosak 2013an zuzendu zuen.

1. mailako II. Tailerraren barnean antolatu da dokumentalaren emanaldia. Izan ere, ikasleek ariketa bat egingo dute Sertek Cambridgen 1958an diseinatutako etxearen inguruan.

Sarrera irekia da.

————————————————

Este miércoles, […]

2016/3/3-23: arcVision Prize. Women & Architecture (expo; 1.3 gela)

Martxoaren 3tik 23ra bitartean “Emakumeak & Arkitektura” erakusketa izango da ikusgai Arkitektura Eskolako 1.3 gelan.

Erakusketan, arcVision Prize izeneko lehiaketan parte hartutako arkitektura-proiektuak ikus daitezke.

Enkarni Gómez Arkitektura Eskolako irakasleak sustatu du erakusketaren instalazioa, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzaren laguntzarekin. Hala ere, antolatzailea Museum Cemento Rezola da (FYM Italcementi Group).

Sarrera doakoa da.

—————————–

Del 3 al […]