Iruzkin berriak

    Lanean euskaraz aritzeko behar duzuna

    Lanean euskaraz aritzeko, bi gauza ezinbestekoak dira: gogoa eta baliabideak.

    Testu hau irakurtzen ari bazara, dagoeneko lehenengo puntua beteta duzu, zorionak! Ez galdu inoiz gogo zoragarri hori, animo!.

    Bigarrenari buruz, aldiz, idazterakoan sarri asko zalantzak dauzkagu, batzuetan oso tontoak, eta ez dakigu nori galdetu edo non begiratu. Baliabideak behar ditugu horretarako. Arlo horretan laguntzeko asmoz sortu zen AZPidazki. Bi adar ditu:

    Zalantzak argitzea: aplikazio sinple batzuen bidez, ohikoak diren zalantzak argitzen lagunduko dizu; eta galderak egiteko aukera ere eskaintzen du.

    Ereduak proposatzea: zure lanerako eredu bat beharko bazenu, gero zuk moldatu eta egokitzeko, eredu hori bidali eta euskaratuko dizugu. Eta gero azpidazkin bertan jarriko dugu denon eskura egon dadin, denek probetxua atera ahal izateko egindako lanari. Esaterako: mezuak, ziurtagiriak, gutunakā€¦

    Galdetu, eskatu, erabili AZPidazki. Zuen beharretara moldatuko dugu, erabilgarria, erakargarria eta eraginkorra egingo dugu denon artean.

    Ez galdu euskaraz lan egiteko gogo hori. Zurekin egongo gara, bultzatu, animatu eta laguntzeko beti.

    Juan Iturbe, Euskara Zerbitzuko itzultzaileen koordinatzailea.
    AZPidazki taldearen izenean.
    azpidazki@ehu.eus

    Erantzuna idatzi

     

     

     

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

    <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>