Iruzkin berriak

    Trebakuntza-pilulekin saria

    Asko dira urte hauetan zehar, UPV/EHUn, euren ahaleginarekin, euskarari bultzada eman dioten langile, irakasle, ikertzaile eta ikasleak.
    Esker ona adierazi nahi genieke atsedenik gabe parte aktibo izan direnei, egunero ale txiki bat jarri dutenei, baita ibilbide honetan zehar hurbildu zaizkigun lagun berriei ere.
    Iazko udazkenean berriro martxan jarri genuen AZPidazki, eta pixkana-pixkana bada ere, ari dira erabiltzaileak parte hartzen. Gero eta gehiago dira tresnan sartu eta “trebakuntza-pilulak” egiteko aukera galtzen ez duten erabiltzaileak, jolasean ohitura hartu dutenak eta parte hartzen dutenak. Zuk ere har dezakezu ohitura hori, eta parte hartu!
    Trebakuntza-pilulak betetzen dituzuenok saritu egin nahi zaituztegu; horregatik, martxoaren 30a arte parte hartzen duzuen EHU/UPVko ikasle, irakasle, ikertzaile eta langileon artean hiru sari zozkatuko ditugu:


    • Emergentziarako bateria (5000 MAH), 16GBko Pendrivea eta UPV/EHUko poltsa.
    Elhuyar hiztegi berriaren ale bat.
    • ZIO bildumako Descartesen hutsegitea liburuaren ale bat eta UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuan argitaratutako Arte zinematografikoa liburuaren ale bat.

    Irabazleen izenak apirilaren 12an jakinaraziko ditugu.

    Trebatu pilulekin eta ZORTE ON!

     

    Arrate Atxa. Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordetzako teknikaria.
    AZPidazki taldearen izenean.

    Erantzuna idatzi

     

     

     

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

    <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>