Iruzkin berriak

    Txio-txio ala pio-pio?

    Txoriek txio-txio egiten dute euskaraz, pio-pio gaztelaniaz, tweet ingelesez… Azkenaldian ugaritu egin zaizkigu txoriak UPV/EHUko lantokietan, batez ere txantxangorriak; gero eta gehiago ikusten dira, euskaraz egiteko borondatearen seinale, euskarari hegoak eman nahian, euskara hauspotu nahian; txantxangorria euskaraz egiteko gonbitea da.

    Baina honelakoak ikusita eta irakurrita, txantxangorria mututu egiten da, ez dakielako pio-pio egiten; euskararen aldeko borondatea eta adierazpena keinu eta itxura huts bihurtzen dira, ez da sinesgarria eta indar guztia galtzen du.

    Zer iruditzen zuei?

    Sergio E. (langilea, AZPa)

    Oharra: argazkia benetakoa da, UPV/EHUren campus batean ateratakoa.

    Erantzuna idatzi

     

     

     

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

    <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>