Iruzkin berriak

    Trebatu (eta saritu?)

    AZPidazkiko trebakuntza-pilulek ez dizute gaitzik sendatuko edo arinduko, baina agian lagunduko dizute euskaraz hobeto egiten edo zalantzaren bat argitzen, eta zortea izanez gero, sari bat irabazteko aukera ere izango duzu. Izan ere, ekainaren amaieran bi sari zozkatuko ditugu:
    • Emergentziako bateria bat (5000 MAH), pendrive bat ( 16 GB) eta UPV/EHUko boltsa bat.
    • Bidaiatzeko maleta handi bat.

    Zozketan parte hartzeko, nahikoa da AZPidazkiko pilularen bat egitea, baina UPV/EHUko helbidea adierazita; izan ere, parte hartzeko, ezinbestekoa da UPV/EHUko ikasle, irakasle, ikertzaile edo langilea izatea.
    Hil honetako trebakuntza-pilulan, laburdurak landuko ditugu, eta seguru asko izango duzu laburduren inguruko zalantzaren bat: nola da “eta abar” hitzaren laburdura? Eta “telefonoa” hitzarena? Nola lotu laburdura eta atzizkia? Nola bereizi siglak eta laburdura?… Horiek argitzeko, egin pilula, eta zortea izanez gero, gainera, sari bat egokituko zaizu!

     

    Arrate Atxa. Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordetzako teknikaria.
    AZPidazki taldearen izenean.

    Erantzuna idatzi

     

     

     

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

    <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>