Iruzkin berriak

    Zirriborro automatikoa

    Hogei urte baino gehiago pasa dira Xuxenen lehen bertsioa atera zenetik, eta ez alferrik: lehen zuzentzaile ortografikoa besterik ez zena hazi, handitu eta hobetu egin zaigu, eta orain ortografia-akatsak ez ezik, gramatika-akatsak ere harrapatzen ditu. Oso lagungarria da testu zuzenagoak idazteko.

    Eskuratzea oso erraza da, xuxen.eus webgunetik, eta behin instalatuta, ez da beste ezer egin behar, ez bada zuzentzeko hizkuntza egokia aukeratu, bestela alferrik ariko baikara. Gure ordenagailura deskargatuta, hizkuntza-zuzenketa eta -proposamen guztiak balia ditzakegu, zuzentzaileak oker daudenak azpimarratu egingo baitizkigu (gorriz gramatika-akatsak, urdinez edo berdez bestelakoak); halaber, geure hiztegia osatzeko aukera ere izango dugu, Xuxenekin erabiltzeko.

    Horrez gain, pluginak ere eskuragarri daude sistema hauetan guztietan txertatzeko: Openoffice/Libreoffice, Web-nabigatzaileak (Firefox, Chrome eta Internet Explorer) eta InDesign CS6 MAC.

    Azkenik, aukera badago testua webgunean zuzentzeko; horretarako, kopiatu eta itsatsi testua hemen.

    Beraz, instalatu eta erabili Xuxen, zuzenago idazteko!

    Erantzuna idatzi

     

     

     

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

    <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>