Iruzkin berriak

    Euskara Batuaren Eskuliburua

    Aurretik ere mintzagai izan ditugu euskaraz lan egiten lagungarriak diren baliabideak, batez ere UPV/EHUk dauzkanak (ikusi hemen). Gaurkoan, berriz, Euskaltzaindiak argitaratu duen eskuliburuaren berri eman nahi dizuegu.


    Lehendik ere Euskaltzaindiak liburu ugari argitaratu ditu, baina Euskara Batuaren Eskuliburuaren helburua berezia da; izan ere, liburuaren asmo nagusia da orain arteko arau, gomendio nahiz bestelako irizpideak era didaktikoan birformulatzea. Horretarako, alor ugaritako informazioa jasotzen du: lexikoa, kalkoak, ahoskera, ortotipografia… Sarrera bakoitzean argi adierazita dago zer eman duen Euskaltzaindiak arau moduan eta zer ez, zer daukan erabakia eta zer den gomendio edo hobespena, edota non komeni den batasuna egitea. Liburua oso tresna egokia eta lagungarria izango da euskaraz lan egin nahi dugunontzat, kontsultatzeko eta zalantzak argitzeko, irizpide garbi batzuk izateko.
    Eskuliburua Internet bidez ere kontsulta daiteke, Euskaltzaindiaren webgunean baitago, hemen, eta ordenagailura jaisteko aukera ere badago.

    Erantzuna idatzi

     

     

     

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

    <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>