CALL FOR ABSTRACTS PRIMER CONGRESO INTERNACIONAL Hacking the System? How to hack!! LEHENENGO NAZIOARTEKO BATZARRA

Hainbat urtez, Espainiako Errege Akademiak (RAE) Hacker terminoaz ematen zuen definizioa “pirata informatikoa” zen. Orain dela gutxi, haatik, erakunde horrek bere definizioa aldatu du, bigarren adiera hau erantsita: “konputagailuen erabileran aditua den pertsona, sistemen segurtasunez eta hobekuntza-teknikak garatzeaz arduratzen dena”. Pirata, beraz, kriminal bat da, baina hackerra ez. Izatez, hackerrak teknologiak probatzen dituzten ikertzaile adituak dira; izan ere, etengabeko erronka teknologikoen aurrean jarri ohi dituzte, eta haien sortzaileei bururatu ere ez zitzaizkien muga berrietaraino eramaten dituzte. Teknologian aditua izatea ahalduntze-tresnatzat hartzen du hackerrak.

Nolanahi ere, Hackerra gentrifikazio sozialeko prozesu batetik pasatu da. Edukiz hustuta, ekoizpen industrialaren eredura hurbildu da, Maker bihurtzeko, hau da, eredu despolitizatu bat, azoketan arrakasta lortzeagatik lehiatzen dena, ezagutza eta softwarea topaketetan konpartitu beharrean. Donna Harawayren (1983) Cyborg Manifestutik Manifestu Aditibistara (2017) doan eboluzioak (edo inboluzioa), aurrerabide teknologikotik Maker azoken atzerakada ideologikora daramanak, jardun artistikoaren neutralizazioa ekarri du, diskurtsoaren galeraren bitartez.

Akmekaren 2018ko edizio honetan, gure buruari galdetzen diogu ea sistema hackeatu ote daitekeen, hau da, azterketa bat egin eta “zuloak” edo errakuntzak bilatu, hobekuntza-aukerak proposatzeko. Baina, zer da sistema guretzat? Gure kasuan, artearen sistema eta honek praktika artistikoekin duen lotura, praktika horiek garatzen diren testuinguruan, eta praktika artistiko garaikidearekin zerikusia duen guztia, hala nola industrial kultural deritzanak eta akademia bera.

EGUNAK:

Komunikazioen laburpenen bidalketa: Irailaren 21ra arte luzatuta.
Aukeratutakoen egiaztapena: Urriak 2.
Aukeratutako komunikazioen bidalketa: Azaroak 12.
Batzarra: Abenduak 13

Gogorarazten dugu lan originalak eta argitaragabeak aurkeztu behar direla. Egileek artxibo bat igorri behar dute, honako hauekin: artikuluaren izenburua, 300 hitzeko laburpen bat eta bost hitz gako (artikuluarenizenburukolehenenhiruhitzak1.doc). Beste artxibo batean (artikuluarenizenburukolehenenhiruhitzak2.doc) adieraziko dira egiletza, erakundea eta harremanetarako datuak (helbide elektronikoa, telefonoa, helbidea).

Zuen proposamenak akme@ehu.es postontzian jasotzea espero dugu.

oinarriak


 

Durante años, la Real Academia Española (RAE) definía el término Hacker como “pirata informático”. Sin embargo, recientemente la institución ha modificado su definición para incluir como segunda acepción, “la persona experta en el manejo de computadoras, que se ocupa de la seguridad de los sistemas y de desarrollar técnicas de mejora”. El pirata es un criminal, el hacker no. Las/os hackers son en realidad expertos investigadores que prueban las tecnologías sometiéndolas a continuos retos tecnológicos y las llevan a alcanzar nuevos límites en los que sus creadores ni siquiera habían pensado. El/la Hacker entiende el dominio de la tecnología como herramienta de empoderamiento.

Sin embargo, el/la Hacker ha sufrido un proceso de gentrificación social. Vaciado de contenido, se acerca a los formatos de producción industrial para convertirse en Maker, un modelo despolitizado, que compite por el éxito en ferias en lugar de compartir conocimientos y software en encuentros. La evolución (o involución) desde el Manifiesto Cyborg de Donna Haraway (1983), al Manifiesto Aditivista (2017), desde la progresión tecnológica a la regresión ideológica de las ferias Maker, han provocado la neutralización del hacer artístico mediante la pérdida de discurso.

En esta edición de Akmeka de 2018, nos preguntamos si es posible hackear el sistema, es decir hacer un análisis y buscar los “agujeros” o fallos para proponer opciones de mejora. ¿pero que entendemos por sistema? En nuestro caso, el sistema del arte y su vinculación con las prácticas artísticas vinculadas con el entorno en el que se desarrollan y todo aquello relacionado con la práctica artística contemporánea, las denominadas industrias culturales y la propia academia.

FECHAS:

Envío de abstracts de comunicaciones: Ampliado hasta el 21 de septiembre.
Confirmación de seleccionados: 2 de octubre.
Envío de comunicaciones seleccionadas: 12 de noviembre.
Congreso: 13 de diciembre.

Recordamos que los trabajos deberán ser originales e inéditos. Los autores deberán enviar un archivo (tresprimeraspalabrasdeltítulo1.doc) con el título del artículo y un resumen de 300 palabras seguido de hasta cinco palabras clave. En archivo aparte (tresprimeraspalabrasdeltítulo2.doc) figurarán la autoría e institución a la que se pertenece, y los datos de contacto (e-mail, teléfono, dirección).

Esperamos recibir vuestras propuestas en el buzón akme@ehu.es

bases completas 

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>