<<< EUSKARALDIArako ideia lehiaketa >>>

 

Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzak, eta Arte Ederren Fakultateak, ikasleei deialdi hau zabaltzen die ekintza performatiboak, esku-hartze artistikoak, esku-hartze muralak edota bestelako proposamen irekiak bideratzeko ideiak proposatzekoEuskaraldia jardunaldiari ikusgaitasuna emateko asmoarekin.

EUSKARALDIAren ekimenen programazioan, ikasleen parte-hartzea da helbururik nagusiena eta ikaslegoaren inplikazioa bilatuko da antolakuntza eta kudeaketa lanetan.

Deialdi honek, guztira, 2.000 €ko aurrekontua du.

Aurrekontuak dagokion moduan egiaztatu behar dira eta barne sar ditzake egileentzako ordainsariak eta produkziorako aurrekontua (materialak).

Ekintza performatiboak, esku-hartze artistikoak, esku-hartze muralak edota bestelako proposamenak EUSKARAZ bideratu beharko dira .

Proposatutako ekimenak 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3era bitartean egin beharko dira, Bizkaiko Campusean. Ekimenak bideratzeko proposatzen diren espazio, pareten edo bestelakoen baimenak bideratzeko eskariak, Euskararen Errektoreordetzaren ardura izango dira.

Proposamenen kudeaketa

Proposamen bakoitzaren arduradunek deialdi honen baldintzak betetzeko konpromisoa hartzen dute.

Deialdian, modu banakoan edo kolektiboan, UPV/EHUko gradu eta gradu-ondoko ikasleak parte hartu ahalko dute.

Ekimenen aurrekontua

Proposamen guztiek aurrekontu zehatza barne hartu beharko dute.

Aurrekontu zehatzean produkzio gastuak (materiala, ekoizpena, etab) adierazi beharko dira (hauek fakturen bidez justifikatu beharko dira), eta parte-hartzaileen /egileen  ordainsaria.

Ekimenen arduradunei fakturak egiteko beharrezko datuak emango dizkie hauek bideratu eta ordaindu ahal izateko.

Ekimenen hedatzea

UPV/EHUk deialdian onarturiko ekimenen web-hedapena (posta zerrenda, sare sozialak, monitore digitalak) bakarrik hartuko du gainean. Beste hedapen medioetatik hedapena (kartelak, euskarri digitalak) egiteko balizko gastuak ekimen bakoitzaren erantzule ardurapean geratuko dira.

EPEAK

Deialdia 2018ko urriaren 31an astelehenean, amaituko da. Eskaerak, pdf formatuan (gehienez 8mb), ecultural.fac.bellasartes@ehu.es helbidera zuzenduko dira informazio honekin:

  1. Proposamena egiten duen pertsona edo taldearen dossierra
  2. Proposamenaren proiektua: deskribapena, kokapena, azalpenak eta irudiak,
  3. Aurrekontu zehatza eta ekimena egiteko datak

Euskararako Errektoreordetzak eta Arte Ederren Fakultateko zuzendaritzak proposamenak aztertu eta aukeratuko ditu.

Deialdi honetan parte hartzeak baldintza hauek onartzea dakar.

OINARRIAK

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>