Orrialde nagusia > Sailkatugabeak > bilaketa bibliografikoa osasun arloan: prest? Autoebaluaketarako galdera sorta

bilaketa bibliografikoa osasun arloan: prest? Autoebaluaketarako galdera sorta

2019(e)ko otsailaren 18a

Medikuntzako Graduko 3. mailako ikasleentzat, bibliografia bilatze-prozesua berrikusteko saioak eskaini ditugu bibliotekatik. Parte-hartze falta dela eta, saio hauek bertan behera geratu dira.

Bakoitzaren erabakia errespetatu nahi dugu, baina aurreko kurtsoetatik ezagutzen ditugu ere ikasle askok beranduago dituzten arazoak arlo honetan, bereziki gradu amaierako lana begira, eta erabat kexkatzen gaitu une egoki honetan egiteko trebakuntza aukera hauek alferrik galtzeak.

Saio honetan zer lantzen den erakusteko, eta  bakoitzak ea zein neurritan edukiak menperatzen dituen jakiteko, galdera sorta bat eskaini nahi dizuegu autoebaluaketa tresna gisa. Gonbidatu nahi dizugu hamar minututan bilaketak egiteko erabiltzen duzun estrategiari buruzko hausnarketa egitera: konprobatu zein neurritan  benetan aprobetxatzen dituzun bilaketa konplexuak egiteko eskuragarri dituzun tresna lagungarriak.

Hasi aurretik, iruzkin pare bat:

  • erantzunak anonimoa direnez, ez duzu onlinen zure erantzunak berreskuratzeko aukerarik izango. Kopia bat gorde nahi baduzu, zabaldu Word dokumentu berri bat eta itsatsi han pantaila kopiak (Alt ImprPant Microsoft-en, Mayús-Comando-5 Mac-en), hurrengo orrira pasatu baino lehen. Dena den, 20 galdera baino ez dira, eta ziuraski buruz gogoratuko dituzu zure erantzunak…
  • galdera gehienetan erraz asmatuko duzu zein den “eskatzen” den erantzuna. Kontuan hartu, mesedez, galdera sorta zure bilatzeko ohiturak optimizatzeko aukerak detektatzea duela helburu. Horregatik, garrantzi handi du erantzunetan zure egiazko praktikak islatzea, ez ahalik eta “puntuazio hobea” lortzea.

Bilaketa bibliografikoari buruzko galdera sortari erantzuteko, klikatu hemen

Galdera sorta bete eta gero, hemen dituzu egokitzat jotzen ditugun erantzunak eta ebaluatzeko gomendioak.

Galdera sortak zure trebakuntza saioetan parte hartzeko grina pizten lortuko balu, jarri kontaktuan zure taldeko delegatuarekin, Jose Ignacio Ruiz irakaslearekin, edo bibliotekako languntzailearekin (theonorbert.reichenberger@ehu.eus).

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.