egutegia

2013(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira   Aza »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

artxiboa

Liburutegien Eguna ospatzen dugu

[.eus] 1997tik urriaren 24ean Liburutegien Eguna ospatzen da, helburu zehatz batekin: gizartea irakurketaren garrantziaz kontzientziatzea eta haur eta gazteengan ohitura hau bultzatzea. Aldi berean, liburuzainek egiten duten lana aitortzeko modu bat da. Bestalde, krisi garai hauetan, zerbitzu publikoek jasan dituzten murrizketak salatu behar ditugu; batez ere, kultura eta hezkuntza aurrekontuetan egin direnak. Era batera edo bestera, liburutegi sistema osoak nabaritu ditu murrizketa hauen eraginak. Eta kontutan hartu behar dugu liburutegiek bermatzen dutela informazioa eta kultura hiritar ororen eskura izatea.

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak ere egun hau ospatu nahi du, liburuzainek informazioa kudeatzeko unean dituzten gaitasunak nabarmentzeko asmoz, eta bide batez, Unibertsitateko Bibliotekak Facebook-en sortu berri duen orria ezagutzera emanez: “UPV/EHU Biblioteka”. Honetaz gain, Arkitektura Sailak “Arquitectura COAM” aldizkariaren 366 zenbakiaren aleak banatzen ditu, Ikaskuntzarako Laguntza Zerbitzuan.

Estekak
Revista Arquitectura # 366 / Colegio Oficial de Arquitectos de Madrid
Plataforma de Arquitectura, 2013-10-30
http://www.plataformaarquitectura.cl/2013/10/30/revista-arquitectura-366-colegio-oficial-de-arquitectos-de-madrid/

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>