egutegia

2013(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr   Abe »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

artxiboa

Leioako Arboretuma

[.eus] Datorren igandean Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Eguneko ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitatearen Arboretumean egingo du, Leioako Campusean. Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartuko du. Baina, badakizu zer den UPV/EHUko Arboretuma?

Parke botaniko honek xede hezitzailea eta ludikoa ditu. Arboretuma 2008ko azaroaren 4an inauguratu zen, eta hegal batean kokatzen da, Leioako Campusaren Leioa-Erandio gunearen hegoaldean eta hego-ekialdean.

Arboretumak unibertsitatea lotzen du Leioa eta Erandio udalerri mugakideekin; izan ere, unibertsitateko kideentzat ez ezik, herritar guztientzat ere egongo da zabalik. Horregatik, hezkuntza-balioaz gainera, arboretumaren balio ludikoa eta paisaia nabarmendu nahi dira, bertatik paseatzen diren pertsona guztiei begira. Arboretumaren bisitariek Leioa eta Erandio udalerrietako muino eta baso ugariak ikusi ahal izango dituzte, baita Lertutxe urtegia ere.

Land Art Studio 2002 arkitekturako estudioak diseinatu zuen parkea, berak irabazi baitzuen 2007ko otsailean UPV/EHUk deitutako proiektuen lehiaketa. Parkeak 19 hektarea ditu, eta gune guztiak lotuta daude 3 kilometroko bideen bidez. Hasieran, oso landare interesgarriak zeuden hainbat gunetan, eta errespetatu nahi izan dira, garbiketa arinak eginez. Jatorrizko landare horiez gainera, beste landare mota batzuk landatu dira.

Arboretum naturala Bizitzaren Basoaren muinoan kokatzen da; hots, beren gorputza zientziari ematen dioten pertsonen omenezko monumentuaren inguruan. Bertan, Euskal Herriko basoen hainbat habitat daude: pagadiak, urkidiak, artadiak, hariztiak…

Esteka

Berriak
UPV/EHUren Arboretuma inauguratu da
UPV/EHU, 2008-11-04
http://www.ehu.es/p200-content/eu/contenidos/noticia/arboretum_inaug_np_04112008/eu_np/arboretum_inaug_np_04112008.html 
Euskal Herriko Unibertsitateko ‘Arboretuma’ estreinatu dute Bizkaiko Campusean
EITB, 2008-11-04
http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/26898/euskal-herriko-unibertsitateko-arboretuma-estreinatu-dute-bizkaiko-campusean/

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>