[.eus] Ika Mizka 2013 zirkuitua Eibarko Ingeniaritza Eskolara helduko da datorren ostegunean, azaroak 14. Euskararen erabileraren inguruan hausnartzeko, esperientziak konpartitzeko eta ongi pasatzeko aukera izango da goizeko 10:00etatik aurrera.
Gazteak dira euskararen etorkizuna. Ezagutza bezain garrantzitsua, ordea, erabilera da, eta ez bakarrik etxe, ikastetxe edo unibertsitate testuinguruan.
Azken hauengana iristeko, edozein mezu inperatibo baino eraginkorragoa da etxean entzuten duten musikariaren, gertutik jarraitzen duten kirolariaren, telebistan ikusten duten aurkezlearen edo irakurtzen duten idazlearen hitzak entzutea, adibidez. Argia da mezua: “Ei, gazte! Miresten dituzun horiek, euskara maitatzetik harago, euskaraz bizi dira. Zu zergatik ez?”
Aurpegi ezagun horien figura eta hauek eduki dezaketen eragin ahalmena baliatuz, gazteen artean euskararen beharraren inguruko kontzientziazioa piztea ez ezik, honen erabilera sustatzea da helburua; eta ikusaraztea euskara uste baino espazio eta esparru gehiagotarako dela sormen eta komunikazio tresna baliagarria, tradizionalki gorde izan zaizkion testuinguruetatik kanpo ere.
Esteka
Gaztezulo http://www.gaztezulo.com/ikamizka
Dokumentazioa
Ika-Mizka zirkuitua, euskarari buruzko gogoetaren pizgarri
Gazteen hizkuntza jarrerak aldatzea du helburu aurten MU eta EHU-ren Ordizia, Irun eta Eibarko campusetara zabalduko den ekimenak
N. Azurmendi | El Diario Vasco, 2013-10-22
http://www.diariovasco.com/v/20131022/al-dia-local/mizka-zirkuitua-euskarari-buruzko-20131022.html