egutegia

2013(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr   Abe »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

artxiboa

Meheris, identifikatutako lehenengo saharauien aurkikuntza

[.eus] 1975eko azaroaren 14ean, Mendebaldeko Sahararen administrazioa Maroko eta Mauritaniaren eskuetara pasa zen, era lotsagarrian saharauiarrak bakarrik utziz. Tinduf-era ihesi joan zirenak, errefuxituen kanpamentuetan autodeterminazio erreferendumaren zain daude oraindik. Beren jaioterrian dirautenak zitalki zapaltzen dituzte. Bi komunitateak marokoko armadak zaintzen duen 2.700 kilometroko harresi batek banatzen ditu. Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak “Meheris: la esperanza posible” liburua aurkeztu nahi du herri saharauiaren tragedia gogorarazteko. Lan hori Carlos Martín Beristain eta Francisco Etxeberria Gabilondok idatzi dute; Aranzadi elkarteak eta Hegoa (UPV/EHUko institutuak) elkarlanean argitaratu dutelarik. Liburua eskuratzeko bibliotekara jo dezakezue, edo bestela, Internetera, sarbide irekian baitago. Bertan, hobi komun baten aurkikuntzarako, eta desagertutako saharauiak identifikatzeko eginiko ikerketa lanen berri ematen dute.

Agiri honetan jaso ditugu desagertutako saharar batzuen kasuan Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta auzitegiko mediku talde batek zein genetikako laborategiak egindako aurkikuntzak. Pertsona horiek Fadret Leguiaa izeneko lekuan desagertu ziren, Smara eskualdean, Amgala eta Mehiris lekuetatik hurbil, 1976ko otsailean. Aurkikuntza ikerketa zabal baten emaitza da, eta horren hasiera Mendebaldeko Saharan giza eskubideak urratzearen arazo orokorrei buruzko azterlan bat izan zen, Euskal Herriko Unibertsitateko Hegoa Institutuak “El Oasis de la Memoria: Memoria histórica y violaciones de Derechos Humanos en el Sáhara Occidental” izenburuaz 2012an argitaratu zuena eta jarraipena izan duena garai hartan atxilotutako eta desagertutako pertsonen kasu batzuen ikerketan.

Gatazka armatuan desagertutako pertsonen eta saharar herritar zibilen aurkako indarkeriaren arazoak ahaztu gabe mantendu egiten dira haien familien bizitzan, desagertutakoen egonlekuaren inguruko ziurgabetasunaz eta zauri gordin iraunkorraz bizi direlako. Desagertutakoen egonlekuari buruzko informazio garrantzitsu eta egiazkoa emateari uko egitea familiei egiten zaien tratu txarraren eta osotasunaren kontrako atentatuaren zati bat da, eta nazioarteko auzitegien arabera torturatzeko modu bat da. Kontuan izan behar da era sistematikoan eta orokorrean indarrez desagerraraztea gizateriaren aurkako krimentzat jotzen dela. Zuzenbidearen ikuspegitik, desagertze behartua delitu iraunkorra da egitateak ikertu, egokia bada deshobiratzeak eta bilaketa eraginkorreko prozesuak burutu, eta gorpuzkiak senideei itzuli bitartean, familien eskakizunak bete ahal izateko beren eskubideak kontuan hartuta, bereziki egia ezagutzeko eta dolua adierazteko eskubideak, justizia eta kaltearen konponketaz gain. Gainera, desagertze behartua hainbat giza eskubideren urraketa anizkuna da, eta “desagertze behartuen debekua eta horiek ikertzeko eta horien erantzuleak zigortzeko betebeharra jus cogens izaerako bihurtu dira”.

ESTEKAK

Dokumentazioa
Aranzadik frogatu du Marokoko Armadak sahararrak hil zituela
Frogatu ahal izan den lehen aldia da. NBE Nazio Batuen Erakundera eramango dute ikerketa. EHUk, Hegoa institutuak eta Aranzadi Fundazioak egin dute azterlana.
Berria, 2013-09-10

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>