egutegia

2013(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza   Urt »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

artxiboa

TOPAKETAK LIBURUTEGIAN: BERTSOLARITZA

20131203-Bertsolaritza-Kartela-TX[.eus] Abenduko egutegian euskarak leku berezia duela jakina da. Aurten, Euskararen Nazioarteko Egunari eta Durangoko Azokari, 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren Finala batzen zaie. Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan hurrengo egunotan gai hori bera jarri diogu geure buruari: bertsolaritza, alegia. Hala erabaki dugu, zeren eta, ospakizunez haratago, gure Campuseko bizitza akademikoan bertsolaritzak presentzia nabaria du. Bertsolaritza izango da, bada, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak hurrengo asterako antolatu duen Topaketak Liburutegian izeneko ekintzaren ildoa. Jone Miren Hernandez Gizarte Antropologia irakaslearen laguntza izan dugu egitaraua prestatzeko garaian.

Abenduaren 10ean, arratsaldeko 15:30ean, Asier Altunaren “Bertsolari” filma proiektatuko da Carlos Santamaría Zentroaren “Antonio Beristain” Entzunaretoan. Asier Altuna film labur, telesail eta iragarkien sortzailearen eskutik bertsolaritzara hurbilduko gara emozioz beteriko film eder honen bidez. Aldi berean, aurtengo finalaren atarian, 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia berriz bizi ahal izango dugu.

Abenduaren 12an, goizeko 11:30ean, Carlos Santamaría Zentroaren “Andrestegi” Aretoan Pio Pérez Aldasorok, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakasleak, aurten kaleratu berri duen liburuaren aurkezpena egingo digu: “Joxe Zapirainen bertso-malkoak: edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez”. Izenburu adierazgarri bezain zoragarria duen liburu honetan,egileak emozio, testigantza eta oroimenaren espaziora eramaten ditu bertsoak.

Bi ekintza hauetaz gain, hilean zehar Campuseko Bibliotekako bertsolaritzaren inguruko funts bibliografikoari ere leku berezia eskainiko diogu, gure Campuseko irakasle eta ikerlarien lanak nabarmenduz.

Bestalde, Campuseko Bibliotekako atarian “Su haietatik hitz hauek” izeneko erakusketa abenduaren bukaera bitarte ikusgai dagoela gogoratu nahi dizuegu. Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Euskal Idazleen Elkarteak, elkarlanean sortutako proiektu honetan euskarak azken 200 urteotan Donostian izan duen presentzia, garrantzia eta bilakaera islatu nahi izan da.

Era berean, Euskararen Eguna den honetan, Campuseko Bibliotekak Arkitektura Eskolan gaurko egunean ikusgai dagoen liburu-erakusketan parte hartu du, gure bildumaren parte diren arkitekturari buruzko zenbait euskarazko liburu bidaliz.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>