egutegia

2013(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza   Urt »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

artxiboa

Bertsolaritza : euskarazko bat-bateko bertsogintzaren gaur egungo egoera, tradizioa eta etorkizuna

Fitxa-9788461497638-EU-TX[.eus] Nahitaezko soldadutzaren aurrean intsumiso deklaratzeagatik ezarri zioten epaiketan, Jon Sarasuak, epailearen galderari erantzunez, bertsolari ofizioa zertan zetzan azaldu behar izan zuen. Epaian jasoa geratu denez, Jon Sarasuaren adierazpenetatik epaileak zera ulertu zuen, bertsolariak zirela “una especie de juglares sabelotodo”; halere, definizio horri zuzenketa batzuk egin beharra dago.

Hasteko, bertsolariaren profila hurbilago legoke trobadoretik eta ez juglaretik, bertsolariak ez baititu abesten beste norbaitek (edo berak aurretiaz) moldaturiko koplak; aitzitik, inprobisatu egiten ditu, abestu ahala, bere bertsoak. Dena dela, eta alderdi hau aurrekoa baino askoz ere garrantzitsuagoa da, gaur egungo bertsolariak juglare edo trobadore gisa definitzeak okerreko iritzi bati eman liezaioke bide, hots, antzinako fenomeno bat dela, arrazoi misteriotsuren batengatik, duela hainbat mende praktikatzen zen bezalaxe gure egunetara arte iraun duena. Hor, beraz, erlikia batez ariko ginateke, gauza miresgarri bezain alferreko batez, lehenbiziko asmakari aeronautikoak edo XIX. mendeko idazmakinak bezala.

Ezer ez egiatik urrunago. Bertsolaritza gaur egun errealitate sendo eta onarpen sozial handikoa da euskarak bizirik dirauen eremu geografikoetan. Bertsolaritzak gizarte euskaldunetan daukan sasoi bete hori argi eta garbi islatzen da egin diren azterketa soziologikoetan.

Edo, bestela, bertsolaritzaren bizitasuna egiaztatu nahi duenak, ez dauka bere agerpen masiboenetako batean erreparatu besterik: bertsolarien txapelketa nagusiko finala, lau urtean behin egiten den lehiaketa. 2005ean final hori Bizkaian egin zen, zehazkiago BECen (Bilbao Exhibition Centre). Finala, euskaldun dentsitate kopuru handiena daukan probintzian, Gipuzkoan, egiten ez zen lehenbiziko aldia zen, benetako erronka, alegia.

Emaitza gogoangarria izan zen. 15.000 lagun izan ziren lehiaketaren lekuko (eta beste hainbatek irrati eta telebista bidez ekitaldi guztia jarraitu zuten). Beste horrenbeste gertatu zen 2009ko edizioan.

TESTU OSOA | PDF

Etxepare Institutua | Bertsolaritza : euskarazko bat-bateko bertsogintzaren gaur egungo egoera, tradizioa eta etorkizuna

DOKUMENTAZIOA

“Bertsolaritza. El bertsolarismo. Bertsolaritza” (Garzia, Joxerra)
Kulturklik, 2012-11-13
http://www.kulturklik.euskadi.net/lang/eu/bertsolaritza-el-bertsolarismo-bertsolaritza-garzia-joxerra/
Etxeparek euskal kulturari buruzko liburu saila jarri du sarean, doan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez
Euskalkultura.com, 2012-09-19
http://www.euskalkultura.com/albisteak/etxeparek-euskal-kulturari-buruzko-liburu-saila-jarri-du-sarean-doan-euskaraz-gaztelaniaz-eta-ingelesez

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>