egutegia

2013(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza   Urt »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

artxiboa

'Joxe Zapirainen bertso-malkoak' liburuaren aurkezpena

20131203-Bertsolaritza-02-TX[.eus] Abenduaren 12an, goizeko 11:30ean, Carlos Santamaría Zentroaren “Andrestegi” Aretoan Pio Pérez Aldasorok, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakasleak, aurten kaleratu berri duen liburuaren aurkezpena egingo digu: “Joxe Zapirainen bertso-malkoak: edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez”. Izenburu adierazgarri bezain zoragarria duen liburu honetan, egileak emozio, testigantza eta oroimenaren espaziora eramaten ditu bertsoak.

1936ko urriaren 21tik 22ra arteko gauean komunikatu zitzaien zapiraindarrei Burgosetik ekarritako sententziaren berrespena: Jose Ramon eta Antoniorentzat heriotza-zigorra eta Juan Jose eta Salbadorrentzat bizi arteko espetxe-zigorra. Heriotza-zigorra hurrengo goizean exekutatu zen, espetxeko patioetan. Joxe Zapirainek semeen zigorra jakin zuenean bertsoetan aurkitu zuen kontsolamendua, eta kantari hasi zen, negarrari eman beharrean. Zergatik kantatu zuen aita horrek? Nola kanta zitekeen egoera animiko hartan? Zerk zeraman aita hura semeen galerari bertsoen bidez aurre egitera? Joxek nola transmititu zezakeen bi seme fusilatuen galerak uzten zion hutsunea? Nola kanta edo konta daiteke izugarrikeria?

 Pio Perez Aldasoro. Pasai Donibane, 1963. Gizarte Antropologian doktorea eta UPV/EHUko irakasle agregatua, Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Egun, (MHLII) Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan Ikertaldearen partaidea da.

DOKUMENTAZIOA

Zapiraindarren Bordaxar baserrian bertsoa jolasa, arnasa eta oinazeari ahotsa jartzeko modua zen
Amagoia Mujika | Gaur8, 2013-10-26
Joxe Zapirainen bertso-malkoak, liburu batean
Gara, 2013-06-23
“Joxe Zapirainen bertso-malkoak. Edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez” (Perez Aldasoro, Pio)
Kulturklik, 2013-06-14
Gerra, hura sufritu zutenen begietan
UPV/EHU, 2011-06-08

DOCUMENTACION

El Instituto Labayru y el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano presentan la obra de Pio Perez Aldasoro “Joxe Zapirainen Bertso-Malkoak”
Labayru Ikastegia, 2013-05-14
La guerra vista con los ojos de los que la sufrieron
UPV/EHU, 2011-06-08

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>