egutegia

2014(e)ko urtarrila
A A A A O I I
« Abe   Ots »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

artxiboa

'Lurraldea & Hizkuntza', liburuen erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

[.eus] Datorren urtarrilaren 16an eta 17an, Donostiako Carlos Santamaria zentroan, “Lurraldea eta hizkuntza” jardunaldiak garatuko dira, zeintzuetan lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duten eraginaz hausnartuko den.

Gipuzkoako Campuseko Biblioteka jardunaldi hauetara batzen da, liburuen erakusketa bat antolatuz. Bertan, jardunaldietan jorratuko diren gaiekin zerikusia duten hainbat liburu erakusten dizkizuegu.

Hizkuntzaren eta egoera sozio-kulturalaren arteko harremana duela zenbait urte azaleratzen hasi zen soziolinguistikaren jaiotzarekin. Hizkuntzalaritzaren ikuspegi sozialago horri geografiaren garrantzia ere gehitu zion geolinguistikaren jakintza-alor berri samarrak. Hala ere, gutxi hitz egiten da oraindik ere lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duten eraginaz. “Lurraldea eta hizkuntza. Hizkuntza eta lurraldea (I. jardunaldiak)” jardunaldietan hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanaz hausnartuko da. Bereziki, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa jazotzen den guneei dagokienez. Izan ere, eragin linguistiko arras ezberdina du hiri handi batean mila etxebizitza berri eraikitzeak edo euskararen arnasgune den herri txiki batean berrehun etxe berri egiteak. Lurralde-antolakuntzaren eta hirigintzaren ohiko egitarauan hizkuntzaren gaineko ikuspegiak ere bere lekua eduki beharko lukeelakoan antolatzen da jardunaldia. Kultura-ondarea ez baitute eraikinek eta naturak soilik osatzen.

DOKUMENTAZIOA
Lurralde antolaketa egiten denean, hizkuntza ere kontuan izan behar
Faktoria | Euskadi Irratia, 2014-01-15
Bihotz-guneak
Paul Bilbao Sarria | Kontseiluaren idazkari nagusia | Berria, 2014-01-14

http://paperekoa.berria.info/iritzia/2014-01-14/006/001/bihotz_guneak.htm
Hizkuntza eta Lurraldea
«Hizkuntza politika integrala bultzatu beharra dago, eta ezinbestean, udalerri euskaldunen garapen sozioekonomiko eta soziokulturala bultzatu behar da».
Maren Belastegi Guridi | Uema-ko lehendakaria | Gara, 2014-01-13
http://www.naiz.info/eu/iritzia/articulos/hizkuntza-eta-lurraldea
Hizkuntza eta lurraldearen arteko harremana aztergaiDonostian hilaren 16 eta 17an egingo diren jardunaldietan parte hartzeko UEU.org gunean eman behar da izena
N. Azurmendi | El Diario Vasco, 2014-01-09
Lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztunengan duten eragina aztertuko dute
UEMA, 2014-01-08
DOCUMENTACION
Unas jornadas analizarán en San Sebastián la influencia del urbanismo sobre el cambio lingüístico
Los encuentros se celebrarán los días 16 y 17 de enero y la matrícula para participar en los mismos es gratuita
Europa Press | El Diario Vasco, 2014-01-08

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>